Patxi Iraeta goizez. Patxi Trapero gauez. "Udaltzaina ofizioz, blogaria afizioz" dio Patxi Iraetak Berriak egindako elkarrizketan. Patxitrapero blogean sartu naiz behin baino gehiagotan, eta orrialdeak duen aniztasuna gustatu zait gehienbat. Bideoak, iragarkiak, eta dozena bat artikuluak mihatzeko aukera eskaintzen du. Berriak egin dion elkarrizketan, zertarako balio duen blogek galdetzean bere erantzunak atentzioa deitu dit. Patxik dio: "Gauean zer idatzi pentsatzen ari zaren bitartean, ahaztu egiten zaizu pixka bat mundua ze desastre dabilen" eta " toki askotara heltzeko modua eskaintzen...
Gaur klasean lehenengo aldiz audacityrekin ahotsa blogean txertatzen ikasi dugu. Nik, Erronkariko gaztari buruzko testu bat irakurtzea pentsatu dut. Testua, Bidangotzeko web orrialdetik hartutakoa da. boomp3.com
Armaia aterpetxea Urzainkin kokatzen da. Bertan lo egiteko aukera dago, erronkari bisitatu nahi izanez gero. Lau solairuko aterpetxea da eta logela bakoitza izen batekin izendatuta dago. Diseinuari dagokionez, piriniotara moldatuta dagoen estilo rurala du eta abegikorra. Aterpetxeko jabeak oso adeitsuak dira hurbiltzen diren guztiekin eta herriko jendea ere besoak zabalduta ongi etorria emango dizuete. Bestalde, abenturazaleentzat eta noski, mendizaleentzat hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du: Piraguismoa, rafting, BTT, eskalada, espeleologia, hiru erregeen mahaira igotzeko aukera ...
Erronkarin urtero ospatzen den beste jai bat, "Uskararen eguna" izaten da. Urtero Erronkariko herri desberdinetan egiten da, eta KEBENKO erakundeak antolatzen du. Kebenko orain dela hamar bat urte sortu zen Erronkariko Ibaxan euskara bultzatzeko helburuarekin eta gaur egun 250 bazkide inguru ditu. Uskararen egunean zehar Kebenkok hainbat ekintza antolatzen ditu hurbiltzen den jendea goza dezan eta gustora sentitu dadn. Goizetik kamisetak daude salgai nahi dituenarentzat. Ez dira faltako trikitixa eta panderoa kaleetan zehar, giroa alaitzeko. Nola ez, bazkaria egongo da eta haurrentzat jolas...
Erronkarik duen beste ohitura zaharra oso ezaguna dena, Almadiaren Eguna da. Urtero egiten den ospakizuna da eta maiatza aldera izaten da. Egunean zehar, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera dago. Nahiz eta giroa, goizeko lehen orduetatik egon, jaia eguerdiko hamabitan hasten da. Almadiak Eska ibaitik jaisten hasten direnean. 5 kilometroko ibilibidea egiten dute eta Burgiko erdi-aroko zubiaren presan egiten duen jaitsierarekin amaitzen da. Ondoren, herrian bertan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera dago: dantzaldiak, erdi-aroko azoka, kirolak, eta nola ez, bazkaria. Gauean, erromeriarekin ...
Erronkariko Ibaxan dagoen ohitura zaharretatik garrantzitsuenetariko bat, argi eta garbi Bidankotzeko Maruxa sorginaren jaitsiera da. San Agustin jaiak direla eta, abuzutuan izaten da. Leku askotariko jendea hurbiltzen da Maruxa Pitxorronga menditik nola jaisten den ikusteko. Herri txikia denez, herrialdeko plazan biltzen gara denok Maruxa noiz jaitsiko den zain. Hasteko, herri guztiko argiak itzali egiten dira, eta ondoren txalapartak hasten dira jotzen. Mendiko punta batetik hasten da bikote bat txalaparta jotzen, eta ondoren beste puntan dagoen bikoteak erantzuten die.Ondoren, Bidankoz...
tagzaniapasteArrasate map Aste Santuko oporrak lasaiak izan dira oraingo hontan. Urtero Erronkarira joateko ohitura dut eta beharra ere era berean, baina oraingo hontan ezin izan dut joan. Praktiketan nabilela eta, Aste Santuko bigarren astean, Arrasaten geratu nintzen Gasteizera joan ahal izateko. Eta lehenengo astean izan genituen oporretako bost egun horietan, etxera joan nintzen familia bisitatzeko. Beraz, nire oporrak, desberdinak izan dira baina ez hobeak, ezta gutxigo ere.
1. AHT Hona hemen aurkitu dudan blogetariko bat. Aukeratu dudan arrazoi nagusia, bere gaia izan da argi eta garbi. Gero ere, gaiak duen interesa nirengan eta gertutasunak ere erakarri nau. Ondoren, blogatik ibili naizela, edukia asko gustatu zait. Gaiaren inguruko informazio ugari agertzen da, nahi duenak hartzkeko. Erakarri nauen beste puntu bat izan da, blogak Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanari ezarri dizkion baldintzak azaltzen dituela. Gainera, audio fitxategian material ugari dagoela. Beraz, erabat gustatu zait blog hau, bai edukiaren aldetik eta informazioaren aldetik. 2. Emakumeak e...
tagzaniapasteUrzainki map Hona hemen Erronkariko Ibaxan dagoen herririk politena, nire iritziz. Mapa honen bitartez kokatu gaitezke, eta Urzainki non kokatzen den zehazki jakin dezakegu. Horrela, beste herrialde batera dagoen distantzia ikusi dezakegu. Animatu eta etorri bisitan Erronkarira! eta zehazki Urzainkira.
Nik ez dut preferentziarik firefox edota internet explorer erabiltzerako garaian. Biak ditut nire ordenagailuan, eta egia da gehiago erabiltzen dudala firefox. Lagun batek hitz egin zidan eta kontatu zidanaren arabera, iritzi ona sortu zitzaidan nabigatzaile honen inguruan. Beraz, ordutik erabiltzen dut. Teknologi berriek web 2-0 ra ekarri duten berrikuntza garrantzitsuena dela uste dut.Alternatiba moduan aurkezten zaigu, eta dohain. Bilatzaile honek eskaintzen duen beste aukera garrantzitsu bat hizkuntzaren munduan, Software librea izatean, hizkuntza ezberdinetara itzuli egin daiteke. Be...