Uskararen eguna
Erronkarin urtero ospatzen den beste jai bat, "Uskararen eguna" izaten da. Urtero Erronkariko herri desberdinetan egiten da, eta KEBENKO erakundeak antolatzen du. Kebenko orain dela hamar bat urte sortu zen Erronkariko Ibaxan euskara bultzatzeko helburuarekin eta gaur egun 250 bazkide inguru ditu.
Uskararen egunean zehar Kebenkok hainbat ekintza antolatzen ditu hurbiltzen den jendea goza dezan eta gustora sentitu dadn. Goizetik kamisetak daude salgai nahi dituenarentzat. Ez dira faltako trikitixa eta panderoa kaleetan zehar, giroa alaitzeko.
Nola ez, bazkaria egongo da eta haurrentzat jolasak eta marrazkien txapelketa. Urtero, Uskararen egunean lelo bat aukeratzen da. Esaterako, 2003. urtean Urzainkin ospatu zen Uskararen eguna, "ura" hartu zuen erreferentzia moduan eta haurrak euren margoletan urarekin zerikusia zuten marrazkiak egin zituzten.
Beraz, jaiaren inguruan zerbait gehiago jakin nahi baduzue, ez pentsatu bi aldiz eta hurbildu Erronkarira. Eta parte hartu gure hizkuntza bultzatzeko egiten diren ekintza hauetan!
Iruzkinak
2008-04-28 12:09 #1
2008-04-28 12:10 #2
Utzi iruzkina: