blogen azterketa

onki_xin 1456151991155 onki_xin | 2008-04-14 20:49
3

1. AHT

Hona hemen aurkitu dudan blogetariko bat. Aukeratu dudan arrazoi nagusia, bere gaia izan da argi eta garbi. Gero ere, gaiak duen interesa nirengan eta gertutasunak ere erakarri nau.

Ondoren, blogatik ibili naizela, edukia asko gustatu zait. Gaiaren inguruko informazio ugari agertzen da, nahi duenak hartzkeko.

Erakarri nauen beste puntu bat izan da, blogak Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanari ezarri dizkion baldintzak azaltzen dituela. Gainera, audio fitxategian material ugari dagoela. Beraz, erabat gustatu zait blog hau, bai edukiaren aldetik eta informazioaren aldetik.

2. Emakumeak eta Pilota

Oraingo hontan ere, blogaren gaiak atentzioa deitu dit. Emakumeak pilotan munduan lekua badutela aldarrikatzen duen bloga eta gainera berriak ematen dituzte.

Kolorea gustatu zait, hau da, blogaren diseinua. Eta informazioaren aldetik ere nahiko ondo dagoela uste dut, alde batetik, partiden emaitzak azaltzen dira eta gainera argazkiak ere.

3. Poesia

Argi dago, oraingo hontan ere gaiarengatik sartu naiz blog hau bisitatzera. Poesia gustoko dut eta. Bloga oraindik ez dago kudeatuta, beraz ez dago material ugari. Poema bat azaltzen da eta zenbait estekak, besterik ez.

4. Bertsolaritza

Gustuko dudan beste gaietariko bat bertsoak dira, horregatik sartu naiz kuskuxeatzera blog hau. Ondo dagoela uste dut, batikbat jendearekin harremanak bultzatzeko balio duelako. Kudeaketa ere primerakoa iruditzen zait eta diseinua are hobeagoa. Zorionak!

5. Komunikazioa

Ezinbestekoa zen, komunikazioaz hitz egiten zuen blogari buruz komentatzea eta bisita egitea. Jendeaurrean komunikazioa lantzeko  tailerrari buruz hitz egiten du blog honek oraingo hontan eta gaia interesgarria dela pentsatu dut, horregatik eman diot errepaso bat!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-04-25 09:05 #1

Kontu bat: guk ikasi dugu loturak beste modu batean egiten, txertatuta hitz edo esaldi batean. Horregatik, aldatu lotura horiek, eta ipini guk ikasi dugun moduan. Ondo segi.

Uxue

Uxue 2008-04-28 13:22 #2

Benetan poztu naiz gure blogean www.blogak.com/emakumeapilotari zuen erreferentzia ikusi dudanean. Egia esan, nik ez nuen jendeak bisitatzen gintuen fede handiegirik.

Mila esker astelehena poztearren!!!

Oihane

Oihane 2008-05-07 11:07 #3

Esker mila zuri

Gure zilborrari begira bakarrik egoten gara batzutan... eta zuk ikuspegi orokorrago bat izaten lagundu diguzu.

Onki_xin, segi lanean fin.

Utzi iruzkina: