Errautsak
Atzo Errautsak antzerki-lana ikusten izan nintzen Zornotzan. Aspaldian ez dut ikusi halako antzerki-lan zorrotzik. Barretan egin nuen, gainera!
Utz ditzagun adituentzat antzerki-kritikak. Hizkuntza-txerpolari honi zirraragarriena begitandu zitzaion zeinen indartsu gertatu zen euskalkien anabasa hura, inongo herritakoa ez dena, pertsonaia guztiak herrikide izan arren: Manex Fuchs-ek zubereraz, Urko Fuches-ek baxenafarreraz, Ander Lipusek Markinako euskaraz... Gaztelania, frantsesa eta ingelesa gainazpikaturik... Arrautzazko muleta, tortilla frantsesa... Oro nahaste. Eta irudipena, batuaz egiten zuen aktore bakarrak ez zuela neholaz ere halako indarrik erdietsi.
Ahal baduzue, ikus ezazue. Ezin baduzue ere, ikus ezazue, 1970eko urteetan jaioak bazarete: gure jenerazionearen tobera duk sustut; halakoak gütük.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: