Badira zenbait urte jada. Aste santuaren bueltan izaten da beti. Non eta Aulestin. Artedramaren topaketak. Azatzik azatz, 36.a.Aurten ere egin da, urtero legez. Arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenen topagunea: aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizioa, beti ere Euskal Herriko arte eszenikoetan dabiltzanen arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin.Ikastaroez aparte, Aulestin hainbat emanaldi eta ikuskizun egin dira aste osoan zehar: Joxe Mari Karrere, “Ispilua”, “Tzimi”, “Gabriel-gabrielle”, ...


Errautsak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2010-11-26 07:18

Atzo Errautsak antzerki-lana ikusten izan nintzen Zornotzan. Aspaldian ez dut ikusi halako antzerki-lan zorrotzik. Barretan egin nuen, gainera!Utz ditzagun adituentzat antzerki-kritikak. Hizkuntza-txerpolari honi zirraragarriena begitandu zitzaion zeinen indartsu gertatu zen euskalkien anabasa hura, inongo herritakoa ez dena, pertsonaia guztiak herrikide izan arren: Manex Fuchs-ek zubereraz, Urko Fuches-ek baxenafarreraz, Ander Lipusek Markinako euskaraz... Gaztelania, frantsesa eta ingelesa gainazpikaturik... Arrautzazko muleta, tortilla frantsesa... Oro nahaste. Eta irudipena, batuaz egit...


Azken iruzkinak