Azatzak 36: Artedrama (ADEL)
Badira zenbait urte jada. Aste santuaren bueltan izaten da beti. Non eta Aulestin. Artedramaren topaketak. Azatzik azatz, 36.a.
Aurten
ere egin da, urtero legez. Arte eszenikoetan euskaraz lan egiten
dutenen topagunea: aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale.
Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizioa, beti
ere Euskal Herriko arte eszenikoetan dabiltzanen arteko eztabaidak eta
elkartrukeak sustatzeko asmoarekin.
Ikastaroez aparte, Aulestin hainbat emanaldi eta ikuskizun egin dira aste osoan zehar: Joxe Mari Karrere, “Ispilua”, “Tzimi”, “Gabriel-gabrielle”, “Gloriaren kantua” eta "Xentimorik gabe".
Euskarazko
kulturgileek, zaleek eta profesionalek honen moduko topaguneak behar
dituzte, berritzeko, hobetzeko, elkar ezagutzeko, … Bejondeiela!
Hurrengo urtean gehiago! Eta uztailean Azpeitian euskal sortzaileen topagunea.
Iruzkinak
txerra 2012-04-22 11:24 #1
Berrian ere eman dute honen berri: <a href="http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-04-11/032/001/drama_laborategian.htm">Drama laborategian</a>.<br />
Utzi iruzkina: