Aberastasuna ala ahulezia?
Koldo Zuazo dugu euskalkietan maisu. Hainbat ikerketa egin ditu horien inguruan, baita hainbat sailkapen
berri proposatu ere. Euskalki horien balizko jatorriaz ere egin du
berba behin baino gehiagotan. Azkena orain gutxi argitaratu duen liburu baten karira.
Koldo
Zuazoren ustez, horrenbeste euskalki izatea ez da aberastasun iturri,
ez da izan aberatsak izan garenik, ahulak izan garelako baizik. Hau da,
hizkuntza komunitate menostua, zatitua eta menperatua izan da gurea bere
ustez eta horrenbestez etxetik etxera ia-ia hizkera ezberdina izan da.
Ez
naiz ni Koldo Zuazori kontra egiteko inor. Baina nire ustez aberastasun
ala ahulezia dikotomiak ez du arazoaren muin osoa bere gain hartzeko
balio. Izan ere, nire ustez, hainbat euskalki izatea aberatsa da, nahiz
eta egia esan ahuleziaren ondorio diren. Baina nire ustez euskalkiak
izan dira gure herriak hizkuntza atxikitzeko aurkitu duen moduetako bat
(jakina, batzuetan bere kontra bihurtu da). Euskaldunok moldatzeko, egokitzeko, bizirauteko asmatu dugun moduetako bat izan dira eta izango dira euskalkiak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: