Kategoria: soziala
Euskararen azken mendeko historia sozialari buruz lan monumentala ondu du Dabid Anautek (eta Euskal Memoria fundazioak). Ia 1000 orriko liburukotea da, prezio garesti samarrean (65 euro!) eta eskuratzeko zailtasunekin (bakarrik posta bidez eros daiteke). Herri mugimendutik abiatuta, lan hau aurrera eraman izana txalotzekoa da (are gehiago, gure akademia dontsua horretarako lan-taldea izanik eta sei urtetan fruiturik eman ez duenean). Kritikatzekoak ere baditu liburuak, hala ere (lanaren monumentaltasunean txikikeria izan arren). Liburuak bi zati ditu. Lehen zatian, azken mendean euskalduno...
Ahotsak webgunea (eta atzetik dagoen lana) gero eta esanguratsuagoa da. Ia 17.000 bideo batu dituzte webgunean. Baina bestelako gauza batzuetarako ere hasi da erabiltzen. “Euskararen kate hautsiak” liburuan ahotsak-eko bideoak erabili dira iturri modura. Bilaketa xume bat egiten euskararen gaineko sentimenduak adierazten dituzten 122 pasarte batu dituzte eta euskararen egoerari buruz 1.273 dira. Gainera, denon eskura eta lizentzia librearekin, erabili eta partekatzeko. Euskararen historia sozialari buruz, Euskaltzaindia ari zen datu-basea sortzen antza. Bost urteren ondoren, ...
Gure jende euskaldunaren historia etorri zaigu berriro ere Xamarren eskutik (eta berarekin batera dokumentalak lantzen ibili den lantaldearen eskutik, jakina). Liburutik sei dokumental, ia sei ordu eta lana, lana erruz. ETBn eman dituzte atalak (baina merezi du zinez dokumentalak erostea, behin baino gehiago ikusteko modukoak baitira, sakonak eta mamitsuak). Dokumentala trinkoa da, sakona, pentsarazten dizun produktua da (eta ez gaude oso ohituta horretara), motel xamarra batzuetan, biziki interesgarria beti. Euskararen historia sozialaren materialetan beste mugarri bat jarr...
Pasa den astean, ikastaro oso interesgarria egin zen Donostian, Jone Miren Hernandezen gidaritzapean. Ikastaro horren kronikak argitaratu dira (lehen egunekoa, bigarren egunekoa eta hirugarren egunekoa).Horrez gain, ahotsak elkartekoek euren aurkezpenean erabilitako bideo guztiak eskura jarri dituzte. Oso interesgarriak euskaldunon historia hurbila (eta horri lotutako bizipenak) ulertzeko. 2:22 01- Euskal hiztunaren kezkak ...
Koldo Zuazo dugu euskalkietan maisu. Hainbat ikerketa egin ditu horien inguruan, baita hainbat sailkapen berri proposatu ere. Euskalki horien balizko jatorriaz ere egin du berba behin baino gehiagotan. Azkena orain gutxi argitaratu duen liburu baten karira.Koldo Zuazoren ustez, horrenbeste euskalki izatea ez da aberastasun iturri, ez da izan aberatsak izan garenik, ahulak izan garelako baizik. Hau da, hizkuntza komunitate menostua, zatitua eta menperatua izan da gurea bere ustez eta horrenbestez etxetik etxera ia-ia hizkera ezberdina izan da.Ez naiz ni Koldo Zuazori kontra egiteko in...
Tximintxeko kide bat Erandiokoa da. Eta behin baino gehiagotan aipatu izan du konpasaren teoria. Eta, holakoak garenez, ba nik kopiatu eta hona ekarri.Esan bezala, Erandiokoa da, nahiz eta Derion aspaldi bizi. Eta Erandio Goikoan jaiotakoa, eta han bizi izan du Deriora joan arte. Ba, Erandio Goikoako euskal komunitatearen gesaltzea azaltzeko konpasaren teoria darabil berak. Hau da, Erandioko eliza zentrotzat hartuta, konpas batekin marrazten baduzu mapan, elizatik gero eta urrunago, orduan eta "euskaldunago". Hau da, Erandioko elizatik abiatuta, zirkuluak egiten hasiz gero, Erandioko euskal...
Pasa den astean bete zituen Euskaltzaindiak 90 urte (bejondeizuela). Eta pasa den astean ere amaitu nuen Euskaltzaindiko lehen lehendakariari buruzko biografia (edo). Jurgi Kintanak idatzi du (zure bloga berrituta noizko?). "Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra".Resurreccion Maria Azkueren beste ikuspegi bat eman dit liburuak. Orain arte, Azkue beti tradizio biltzaile gisa irudikatu dut, ipuinak, herri hizkerak, kondairak, kantak, ... biltzen zituena. Baina ez, ez da hori bakarrik, euskara modernizatzeko ahalegin betean aritu zen Azkue. Eta ez bakarrik corpus pl...
Liburu zaharra da hau (1994koa), baina oso interesgarria. Irakurri barik nuen eta hainbat lekutan bere erreferentzia ikusi ondoren, irakurtzea erabaki nuen: liburutegira jo eta hartu.Euskararen historia sozialari buruzko tesia da liburuak dakarrena. Historia horretan eragina izan duten faktoreak aipatzen dira eta bakoitzaren hedadura eta garrantzia: agintariak, eliza, herri xehea, ... Bertsolaritzaren aipuak asko erabiltzen ditu ahozko historia berreraikitze aldera. Berak esaten duen modura: “Lan honetan azken bi mendeetako euskaldungoaren higatze, gutitze eta galtzearen prozesua ikertzen d...
Argiatik ekarria.Zer da Joanes Etxeberri egitasmoa? Urko Apaolaza, 2008-10-10 Euskaltzaindiak egunotan Iruñean egiten diharduen Pirinioetako Hizkuntzak biltzarrean euskararen historia aztertzeko egitasmo garrantzitsu eta anbizio handiko baten berri eman dute. Joanes Etxeberri egitasmoaren aurkezpena Joseba Intxausti historialariak, Mikel Zalbide soziolinguistak eta Nickolas Gardner administratzaileak egin zuten atzo. Askorentzat ezezaguna da egitasmo hori; alabaina, Euskera aldizkarian duela hilabete batzuk zenbait zantzu idatzi zituen Joseba Int...
Gure nazioartekotze prozesua jarraituz, Galiziatik Galesera egingo dugu salto oraingoan.Jurgi Kintanak bere blogean galeseraren historia sozialari buruz egin du berba eta inbidia sortu zait. Nik ere nahi dut horrelako zerbait. Hona hemen artikulua:Gales eta Euskal Herria hainbat arlotan dira antzekoak: neurri eta biztanle kopuru ia bera dute (biek 20.000 km2, eta 3 milioi biztanle inguru), bietan bertako hizkuntza gutxitua dago (galesera biztanleen %21ak daki, euskara %28k), eta bilakaera historikoan ere parekotasun handiak dituzte. Antzekotasun horren haritik ikerketa konparatu bat egiten ...
http://www.bailongo.net/social/social.php
http://www.bailongo.net/social/social.php
Publizitatea eta gizartea eskutik joan dira betidanik. Gizartean indarrean egon diren joerak eta modak publizitatean islatu izan dira. Harreman estu honen ondorio da, publizitatearen etengabeko aldaketa. Nahikoa da, urte batzuk atzera egitea eta garaiko iragarki bat aztertzea gaur egungo batekin ezer gutxi komunean izango duela ondorioztatzeko. Aldaketak nabarmenak izan dira. Publizitate informazionaletik transformazionalera egin genuen salto duela ez hain beste. Argudiotik sentimendura, arrazoitik kreatibitatera. Publizitatea zerbait ikusgarria bilakatu zen. Gehienok gaur egungo egoerari b...
Ikerketari eutsiko diot aldi honetan, konkretuki biologia eta jokabide sozialen inguruan egindako esperimentu baten berri ematera nator. 'Los ojos provocan estímulos biológicos y e influyen en la conducta' izenburua duen artikulua dut mintzagai (http://iblnews.com/story.php?id=15151). Artikulu zientifiko hau esatera dator, nolabait gure portaera edo jokaera desberdina dela, begi batzuen aurrean gaudenean, edo beste modu batean esanda, begirada baten harretapean gaudela konturatzen garenean. Hau ondorioztatzeko, esperimentu bat egin zuten, hotel baten atariko izkin batean, leku ez...
Proiektuaren berregitea eskatuz, Zain Dezagun Urdaibaik salaketa bana jarri du Patronatuan eta Busturiako Udalean. Busturiako Madariaga dorretxearen ingurua urbanizatzeko proiektuaren aurkako salaketa jarri dute Zain Dezagun Urdaibai taldeko kideek. Izan ere, proiektu horretako hainbat puntu ilegaltzak jo dituzte. Zain Dezagun Urdaibaiko partaide Erroxeli Ojinagak adierazi duenez, «Busturiako Udalak eta Ingurumen Sailak onartutako proiektuak ez ditu errespetatzen Madariaga dorretxearen ingurua eta bertako ondare kulturala». Beraz, salaketak jarri ditu taldeak, bai Busturiko Udalean, eta b...