Irakurgaiak: Euskararen kate hautsiak
Euskararen azken mendeko historia sozialari buruz lan monumentala ondu du Dabid Anautek (eta Euskal Memoria fundazioak). Ia 1000 orriko liburukotea da, prezio garesti samarrean (65 euro!) eta eskuratzeko zailtasunekin (bakarrik posta bidez eros daiteke).
Herri mugimendutik abiatuta, lan hau aurrera eraman izana txalotzekoa da (are gehiago, gure akademia dontsua horretarako lan-taldea izanik eta sei urtetan fruiturik eman ez duenean). Kritikatzekoak ere baditu liburuak, hala ere (lanaren monumentaltasunean txikikeria izan arren).
Liburuak bi zati ditu. Lehen zatian, azken mendean euskaldunok jasan ditugun mota guztietako erasoak, irainak, zigorrak eta abar aletzen ditu. Bereziki interesgarriak dira, nire ustez, hiztunen euren ahotan jarritako testigantzak (Ahotsak eta bestelako ahozko biltegietatik ateratakoak). Izen eta abizenak jarri behar zaizkio zapalkuntzari. Oso ariketa mamitsua da.
Bigarren zatian, berriz, berreskuratzearen historiari oratu dio egileak. Euskalgintzaren sintesi lan mardula egin du egileak (nahiz eta, akaso, esperientzia batzuei behar besteko garrantzirik ez eman, euskara elkarteei bereziki). Abiapuntu ederra jarri dio egileak lan horri (nire ustez, oraindik bada gehiago sakontzeko mamia azken 50 urteotako euskalgintzaren historiari dagokionez).
Lan sakon, mardula eman digu opari. Kritikak kritika, egiten duenari egin ahal zaizkio horrelakoak. Besteei ezin. Bejondeizuela irakurketa!
Iruzkinak
Iñaki 2014-02-13 22:00 #1
<p>Kontutxo bat: prezioa ez da liburuarena, urteko bazkidetzarena baizik. Kontuan hartu fundazio bat dela, eta liburua bazkideei ematen zaien produktu bat dela, besterik gabe. Aldea badagoela uste dut.</p>
txerra 2014-02-18 11:01 #2
<p>Bai, ados. Urteko bazkidetzarena da, bai, baina, era berean, liburua eskuratzeko modu bakarra da 65 euro horiek ordaintzea. Ez dago beste modurik. Bazkidetzarekin batera doazen beste produktuak eskuratu nahi ez badituzu eta bakarrik liburua erosi? Ba, ez dago modurik. Beraz, nire ustez liburuak 65 euro balio duela esatea zilegi da.</p>
Utzi iruzkina: