Publizitatea garai berri baten atarian.
Publizitatea eta gizartea eskutik joan dira betidanik. Gizartean indarrean egon diren joerak eta modak publizitatean islatu izan dira. Harreman estu honen ondorio da, publizitatearen etengabeko aldaketa. Nahikoa da, urte batzuk atzera egitea eta garaiko iragarki bat aztertzea gaur egungo batekin ezer gutxi komunean izango duela ondorioztatzeko. Aldaketak nabarmenak izan dira. Publizitate informazionaletik transformazionalera egin genuen salto duela ez hain beste. Argudiotik sentimendura, arrazoitik kreatibitatera. Publizitatea zerbait ikusgarria bilakatu zen. Gehienok gaur egungo egoerari buruz galdetuko baligute hementxe kokatuko genuke ezta?
Baina dirudienez, garai hau ere gainditzear omen gaude. Publizitateak egunotan bizi duen egoera azterturik, ez dugu zertan igarleak izan behar aldaketak sumatzen direla jakiteko. Gaur egungo saturazio publizitarioa nabarmena da. Publizitate tradizionala krisialdian dago. Gero eta GRP gehiago behar dira komunikazio helburuak betetzeko eta hauen garestitzea etengabea da gainera.
Egoera honetaz jabeturik, joera hau eteteko saiakera ugari egon dira eta bide batez zeozer lortu da. Medio berriak agertu dira, interneten kasu “marketing bial” bezalako kontzeptuak sortu dira. Baina aldaketa bortitzago bat behar da, publizitatearen hastapenak errotik aldatu behar dira. Gizartearekin bat egin beharra dauka. Izan ere, heldu da momentu bat, zeinetan bezeroak 20 segunduko kreatibitate lana ez duen nahiko. “Te gusta conducir? “ baino zerbait gehiago eskatzen dio bezeroak publizitario zein enpresei. Testuinguru honetan sortzen da gaurko jardunaldietan izan dugun mintzagaia. Komunikazio korporatiboa edota ezagunagoa den marketing soziala.
Joera berri hau, ez da teoria, ikerkuntza edota asmakuntza bikain baten ondorio. Baizik eta bezeroak berak eskatu duen zeozer. Informazioaren gizartean bizi gara. Bezeroak badaki zer nolako dirutza xahutzen duten enpresek inpaktu apur batzuen truke. Produktuen artean ez dago ia desberdintasunik. Beraz, lehiakideetaz desberdintzeko giltzarria zerbitzuan dago. Baina ez pentsa, zerbitzu tradizionalaz berbetan gaudenik; salmenta osteko zerbitzuaren kasu. Gizarteari eskainitako zerbitzuan dago arrakastaren muina. Hauxe bera da marketing soziala.
Badira, pil-pilean dauden arazo sozialak: kutsadura,pobrezia, bortizkeria... ez dira atzo goizeko kontuak. Gure artean aspaldidanik ditugun arazoak baizik. Orain arte, indibiduori pertsona bakoitzari alegia, eskatu zaio arazoaz jabetzea eta hauek gainditzeko konpromisoa hartzea. Zenbait enpresaburu ohartu dira enpresa be gizartearen parte dela. enpesa gizartean kokatzen jakin dutelarik. Enpresa batek balore irmo batzuk izan behar ditu eta hauek igortzen jakin behar du. Gizartearekiko inplikazioa funtsezkoa da. Inbertsio publizitario osoaren % ziztrin bat aski da gizartearentzat onuragarriak diren ekintzak bideratzeko.
Baten batek, pentsa dezake hau guztia GKE-en lana dela, enpresaren helburu bakarra mozkinak direla. Ez dugu ukatuko, enpresaren lehentasunezko helburua mozkinak izan behar dutenik. Izan ere, etekin barik ez dauka aurrera egiterik. Kontua da, tendentzia berri honek gizarteari laguntzeaz gain enpresaren irudia ere nabarmentzen duela. Estrategia honen emaitzak egiaztatuak daude. Bezeroak, begiak zabalik ditu eta enpresen ekintza orotaz jabetzen da. Ondorioz, enpresa baten inplikazioak mozkin batzuk suposatzen ditu epe ertain edo luzera. Baina ez da soilik etekin kontua. Zintzotasun eta zuzentasun kontua ere bada. Gaztelaniaz “personas con integridad” deritzona. Izan ere, zuzentasunez jokatzen duten pertsonak dira arrakasta lortzen dutenak. Enpresa buru zuzena: enpresa gizartean kokatzen dakiena da. Handitasunak gizartearekiko ardura bat suposatzen du. Plantak egitea ez da aski. Goiz edo berandu gezurrak beti antzematen baitira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: