Kategoria: jardunaldiak
Bihar Galiziara noa, Carballora. Hiru eguneko jardunaldia izango da han justizia soziala eta hizkuntza dinamizazioa gaitzat hartuta: askatasun sexualen inguruko ekintzaileak, ekologistak, feministak, jendarte ekintzaileak, sindikalistak, … izango dira hizlari. Horrez gain, ekintza ludikoak ere izango dira: janariak, kontzertua, …Jarraipena twitter bidez egingo dut (@lantalan kontutik) eta hango apunteak google docs-en publiko irekiko ditut. Iaz ere han izan ginen. Iazkoaren kronika eta material batzuk:- Galizia bihotzean- 136. metroan dago galiziera - En galego, por que non?- Txepetxen ...
Galiziatik irten ezinik banabil ere (oraindik Santiagon), hemengo jardunaldiak amaitu egin dira. Hiru egun luze eta motibagarriak izan dira.Asko ikasi dut(gu), hemengo errealitateaz jabetu naiz nolabait, harremanak egin ditugu, Txepetxen hitzaldia entzun eta bera elkarrizketatu, Gemma eta Sechurekin berba egin dugu, umore antzerkian barrez lehertu gara, ...Twitter, facebook (udalekin) eta google docs bidez egin dugu Marije eta biok jarraipena (aupa Marije!), jende asko izan dugu adi (lankideak eta abar), galiziarrak ere adi izan dira (nahiz eta ulertu ez, hizkuntza txikien arteko bidexkak e...
Txepetx: Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gutxiago esateko
Marije Manterola eta bion artean lantalanerako idatzi dugun artikulua.Txepetxek 9 urte zeraman hitzaldirik eman gabe eta atzo izan zen Carballon . Hitzaldian muinera jo nahi izan zuen, sustraien sustraira. Guk hemen dakarguna muin horren laburpena baino ez da. Aurrerantzean berarekin egin genuen elkarrizketa mamitsua plazaratuko dugu. 1999an Santiago bidea egin eta Santiagora iritsi; bidea egiten ikasten dena eta hizkuntza erabiliz ikasten dena bat datoz. Mugimenduaren legea -leku berdinean ez dira bi gau egin behar-, norberaren erritmo...
Jardunaldiak dira orain Galizian: (Re)pensando o discurso izenekoak. Jarraipen polita egiten ari gara twitteren (@lantalan), facebook-en (udalekin) eta apunteak ere ireki ditugu.Eguneko plater nagusia Txepetx izan da. 9 urteren ostean lehen hitzaldia eman du. Eta arratsaldean Marije Manterola eta biok izan gara Txepetxekin, elkarrizketa mamitsua egin diogu (lantalanen argitara emango dugu aurrerantzean). Baina gehiago ere izan da: galiziarren diskurtsoak eta abar. Polito joan da lehendabiziko eguna. Bihar gehiago.
Atzo bertan esaten nuen hainbat jardunaldi interesgarri izan(go) direla eta horiek zer oihartzun gutxi daukatela interneten. Ba gaur hitzak jan behar ditut nolabait.Udaltop jarduanldiak izan ziren pasa den astean eta bertako laburpen ederra egin digute Lantalan-ekoek. Eta baita argiakoek ere (ponentzia batena).Jarraian Lanatalekoen artikulu osoa:Maiatzaren 7 eta 8an ospatu ziren Udaletako euskara-zerbitzuen l. topaketak. Oso emankorra izan da, bai partaideen -emaile zein hartzaileen- ezaugarriei erreparatuta eta baita bertan landu diren gaiek perspektiba anitzak izan dituztelako. Nola indar...
Mendebalde elkarteak antolatu ditu asteburu honetarako jardunaldi interesgarri batzuk transmisioa eta erabilerari buruz. Egitaraua.Bitxia bada ere, herri txiki honetan aste berean gai berari buruz beste jardunaldi bat ere egingo da, Lasarten, udaltop jardunaldiak. Irrikitan gaude bien ekarpenak irakurri ahal izateko .....
Topaguneak antolatu zituen urtarrilean Esku era jardunaldiak. Hango eduki guztiak eskegi dituzte bideo formatuan.Hitzaldietatik neuk bi nabarmenduko nituzke, euren eduki soziolinguistikoengatik:- Andoni Eizagirre: Euskara elkarteak, komunitatea mugimenduan.- Julen Arexolaleiba: Egin eta eragin (subordinazioaren kontra, euskara elkarteetatik)
Martinezena blogean ikusia.Jardunaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira, urtarrilaren 27an eta 28an, Eusko Jaurlaritzak antolatuta. 1. eguna (2009-01-27 asteartea) 09:00-09:30 Harrera - Materiala banatzea 09:30-09:45 Aurkezpen-ekitaldia - Patxi Baztarrika , Hizkuntza Politikarako sailburuordea. 09:45-10:00 IRATIren aurkezpena - Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria 10:00-10:30 Garraio eta Herri Lan Saileko erabilera-plana - Pilar Bilbao, Garraio Saileko euskara-teknikaria 10:30-11:00 Euskararen erabilera UPV-EHUko administrazio zerbitz...
Topaguneak antolatuta, hilaren 23 eta 24an Esku era jardunaldiak izango dira Bilbon.Euren webgunean begiratuta, honako hau da egitaraua:Urtarrilaren 23a, ostirala 9,00.- Harrera eta materialaren banaketa 9,30.- Jardunaldien irekiera 9,45.- Sentitu, pentsatu, egin Karmen Irizar (Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko lehendakaria) 10,30.- Egin eta eragin Julen Arexolaleiba (MUko Huhezi fakultateko irakaslea) 11,30.- Atsedenaldia 12,00.- Euskara elkarteak, komunitatea mugimenduan Andoni Eizagirre (MUko Huhezi fakultateko irakaslea) 13,30.- Bazkaria ...
IRUÑEAn, 2008ko azaroaren 8an. Auzotegi. Etxarri Aranatz kalea z/g (Txantrea).9.30 Harrera eta aurkezpena.10.00 AHTren inguru, gizarte, ekonomi eta lurraldetasunaren ondorioak: Paco Segura (Ecologistas en Accion. Garraioa).Gizartearen eta klase politikoaren atal garrantzitsu batek garraioaren azpiegitura erraldoiei, eta bereziki AHTri, errealitatearekin bat ez datozen bertute asko esleitzen dizkio.Aitzitik, garraio bide honen eraginaren azterketa serio batek, lurraldeari, inguruari eta gizarteari emaitza negatiboak dakarzkiola ondorioztatzen du, baita errekurtso ekonomikoei dagokienean ere,...
Aspaldian aipatu genuen blog honetan Topaguneak antolatutako e2ibilian jardunaldiak. Ba, gaur topatu dut Topagunearen webgune (berritu)an Topaberri izeneko barne buletina. Eta jardunaldi horien gaineko monografikoa da. Hartu beharko dugu irakurtzeko eta komentatzeko beta.Topaberri 60.
Pasa den barikuko jardunaldietan izan nintzen, lanean izan ere. Hori dela eta, hitzaldi batzuk ez nituen ikusi (Gorka Barruetabeña eta Paula Kasaresena), beste batzuk oso gutxi (Ferran Suay, Jasone Mendizabal eta Mirari Bereziartua) eta, gainera, tailerretan ere ez nuen parterik hartu. Beraz, ikuspegi orokorrik ezin eman. Ikuspegi orokorra izateko, e2ibilian webgunean Topaguneak oso jarraipen zehatza egin du. Ponentziak eta aurkezpenak eskuratzeko ere hara jo. Blog honen lagun batek ere kronika ederra egin zuen. Baina hiru hitzaldi bai jarraitu nituen. Eta hiru horiek komentatzea gustatuk...
Azaroaren 17an Hernaniko Biteri Kultur Etxean eta Sandiusterri aretoan egindako jardunaldietan hartutako irudiak dituzue honako hauek. Bertan hitzegindako eta eztabaidatutako gaiak anitzak eta sakonak izanik, bertan hitzegindakoaz ez dugu gehiegi esaterik apunteak hartu ez baigenituen :-/Sandiusterriko aretoan ondorio eta konklusioen plenarioa. Biteri eta Sandiusterrin arratsaldez egindako hitzaldiak. Kein BBT-No TAV Italia-Austriako taldeko kide baten hitzekin amaitu genituen jardunaldiak. Primizia bezala, datorren asteazkenean publikoki a...
Topaguneak ere 10. urteurrena du aurten. Eta hori dela eta, jardunaldiak antolatu ditu: e2i jardunaldiak. Webgune txukuna paratu du eta egitarau interesgarria ( ez da autobonbo, badakit hango langilea naizela, baina horrela dela uste dut).Egitaraua 9,00 – 9,15.- Harrera eta material banaketa 9,15 – 9,30.- Euskara elkarteen ibilbidea ikus-entzunezkoa. 9,30 – 10,15.- “Euskara Elkarteak ibilian”. Berbaro elkartea. 10,15 – 11,15.- “Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en esperietnzia”. Ferran Suay (Valentziako unibertsitateko irakaslea) 11,15 – 11,45.- Atsedenaldia 11,45 – 12,45...
Beste jardunaldi batzuekin nator gaur. Oraingo honetan aisialdiari buruzkoak, Bilbon eta doan.Informazio gehiago lotura honetan.
Publizitatea eta gizartea eskutik joan dira betidanik. Gizartean indarrean egon diren joerak eta modak publizitatean islatu izan dira. Harreman estu honen ondorio da, publizitatearen etengabeko aldaketa. Nahikoa da, urte batzuk atzera egitea eta garaiko iragarki bat aztertzea gaur egungo batekin ezer gutxi komunean izango duela ondorioztatzeko. Aldaketak nabarmenak izan dira. Publizitate informazionaletik transformazionalera egin genuen salto duela ez hain beste. Argudiotik sentimendura, arrazoitik kreatibitatera. Publizitatea zerbait ikusgarria bilakatu zen. Gehienok gaur egungo egoerari b...
Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia
EIZIEk antolatu du Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatearen laguntzaz. Batzar hori Eskoriatzan izango da, 2006ko azaroaren 23an eta euskarazko bikoizketaren ezaugarriak eta berezitasunak aztertuko dituzte.
XIV. Itzulpen Literarioari buruzko Jardunaldiak egingo dira azaroaren 3tik 5era Tarazona-n.Diario del Alto Aragón egunkarian Mario Merlino poeta eta itzultzaileak itzulpengintzari buruz hitz egiten du, garrantzi handia duela esanez. Zuetako baten bat joaten bada, komentaiguzue zerbait horretaz, mesedez.