Gaur Txepetxekin izan gara

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-07-20 23:23

Jardunaldiak dira orain Galizian: (Re)pensando o discurso izenekoak. Jarraipen polita egiten ari gara twitteren (@lantalan), facebook-en (udalekin) eta apunteak ere ireki ditugu.

Eguneko plater nagusia Txepetx izan da. 9 urteren ostean lehen hitzaldia eman du. Eta arratsaldean Marije Manterola eta biok izan gara Txepetxekin, elkarrizketa mamitsua egin diogu (lantalanen argitara emango dugu aurrerantzean).

Baina gehiago ere izan da: galiziarren diskurtsoak eta abar. Polito joan da lehendabiziko eguna. Bihar gehiago.





Utzi iruzkina: