Kategoria: carballo
Galiciaconfidencial apresenta a tradución ao galego do artigo publicado polo sociolingüista basco Txerra Rodríguez na revista Argia sobre o proceso normalizador en Galicia. A revista Argia, Luz em euskera, é umha publicaçom de informaçom geral com mais de noventa anos de vida. Actualmente publica-se tamém online, com licença creative commmons, e contem umha canle multimedia http://www.argia.com/multimedia/ com numerosos recursos sobre a lingua de Euskal Herria, onde proximamente poderemos olhar umha reportagem audiovisual de Txerra Rodríguez sobre os...
Argia aldizkarian idatzi dudan artikulua. Eskerrik asko Onintza! Gurean ez da oso ohikoa esaldi berean hizkuntza normalizazioa eta justizia soziala berbak aurkitzea. Gurean ez da oso ohikoa honen moduko galderak egitea: izan al zaitezke feminista gaztelaniaz biziz? Hori dela eta, Galizia aldera jotzea erabaki nuen uztailean, hango udako ikastaro batera. ...
Bihar Galiziara noa, Carballora. Hiru eguneko jardunaldia izango da han justizia soziala eta hizkuntza dinamizazioa gaitzat hartuta: askatasun sexualen inguruko ekintzaileak, ekologistak, feministak, jendarte ekintzaileak, sindikalistak, … izango dira hizlari. Horrez gain, ekintza ludikoak ere izango dira: janariak, kontzertua, …Jarraipena twitter bidez egingo dut (@lantalan kontutik) eta hango apunteak google docs-en publiko irekiko ditut. Iaz ere han izan ginen. Iazkoaren kronika eta material batzuk:- Galizia bihotzean- 136. metroan dago galiziera - En galego, por que non?- Txepetxen ...
Galiziatik irten ezinik banabil ere (oraindik Santiagon), hemengo jardunaldiak amaitu egin dira. Hiru egun luze eta motibagarriak izan dira.Asko ikasi dut(gu), hemengo errealitateaz jabetu naiz nolabait, harremanak egin ditugu, Txepetxen hitzaldia entzun eta bera elkarrizketatu, Gemma eta Sechurekin berba egin dugu, umore antzerkian barrez lehertu gara, ...Twitter, facebook (udalekin) eta google docs bidez egin dugu Marije eta biok jarraipena (aupa Marije!), jende asko izan dugu adi (lankideak eta abar), galiziarrak ere adi izan dira (nahiz eta ulertu ez, hizkuntza txikien arteko bidexkak e...
Txepetx: Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gutxiago esateko
Marije Manterola eta bion artean lantalanerako idatzi dugun artikulua.Txepetxek 9 urte zeraman hitzaldirik eman gabe eta atzo izan zen Carballon . Hitzaldian muinera jo nahi izan zuen, sustraien sustraira. Guk hemen dakarguna muin horren laburpena baino ez da. Aurrerantzean berarekin egin genuen elkarrizketa mamitsua plazaratuko dugu. 1999an Santiago bidea egin eta Santiagora iritsi; bidea egiten ikasten dena eta hizkuntza erabiliz ikasten dena bat datoz. Mugimenduaren legea -leku berdinean ez dira bi gau egin behar-, norberaren erritmo...
Jardunaldiak dira orain Galizian: (Re)pensando o discurso izenekoak. Jarraipen polita egiten ari gara twitteren (@lantalan), facebook-en (udalekin) eta apunteak ere ireki ditugu.Eguneko plater nagusia Txepetx izan da. 9 urteren ostean lehen hitzaldia eman du. Eta arratsaldean Marije Manterola eta biok izan gara Txepetxekin, elkarrizketa mamitsua egin diogu (lantalanen argitara emango dugu aurrerantzean). Baina gehiago ere izan da: galiziarren diskurtsoak eta abar. Polito joan da lehendabiziko eguna. Bihar gehiago.