Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

AUTOBUSAK GOIERRITIKIzena ematea ohiko lekuetan. Azken eguna ekainak 17.




Gaur ere, abenduak 4, Ordizia-Itsasondo zatiko "aldaketak" zirela eta, akten altxamendua egiteko asmoarekin etorri dira Sustapen Ministerioak Itsasondo eta Legorretara. Gaur ere, pasa den astean bezala, esku hutsik itzuli behar izan dute Madrilera, akten altxamendua bertan behera utzita.


Gaur goizeko 9:00etan ziren hastekoak AHTren lurren desjabetzak Legorretako Udalean. Sustapen Ministerioko ordezkariak iritsi direnean, ordea, jende andana aurkitu dute Udaletxe aurrean protesta egiten eta baita barruan ere. Sartu ezin zutela ikusirik, akten altxamendua bertan behera uztea erabaki dute. Ertzainek, aldiz goiz goizetik hartu dute Legorretako Udaletxe aurrea eta ez diete elkarrateratuei udaletxeko atera hurbiltzen ere utzi. Sustapen Ministeriokoak etorri diren bidetik itzuli behar izan dute "lapurrak" eta "alde hemendik" oihu artean.


Gaur goizean, Espainiako Sustapen Ministerioak AHTren "Legorreta" zatiko akten altxamendua egiteko asmoa zuen Itsasondon, baina 2 lagun Itsasondoko Udaletxean kateatuta aurkitu dituzte eta desjabetzeak bertan behera uztea erabaki dute. Hogeita hamar lagun inguru bildu dira AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako elkarretaratzean. Atean kateatutako bi pertsonak atxilotuta eraman dituzte eta eguerdian aske utzi dituzte "desordena publikoak" leporatuta. 11:00etan, Sustapen Ministerioko ordezkariak Tolosara joan dira akten altxamendua Udaletxean egitera. Bihar, 9:00etan, Legorretara joango dira, goiz...


Euskal Yaren Legorretako zatia desjabetu nahi du Sustapen Ministerioak asteazkenean, hilak 11, Itsasondon eta Tolosan, eta ostegunean, hilak 12, Legorretan. Lapurreta horren aurrean, AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzeak eta manifestazioa deitu ditu hiru herrietan.MANIFESTAZIOA, osteguna, azaroak 12, 11:00etan Legorretan.


Gaur goizean, Euskal Herrian inoiz egin nahi izan den azpiegitura xahutzaile, antisozial, antiekologiko eta izugarrienaren sustatzaileek, beren ideia majikoak gorputza dutela eta benetakoak direla gizarte osoari aurpegiratzeko beste ekintza batean, Beasain Ekialdea deitzen duten zatiaren lehen harria "jarri" dute Mariaratzen.Hori salatzeko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta, 25 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute, AHTak gutxi batzuei ekarriko dieten onura eta gehiengoari ekarriko digun miseria salatzeko.Horrekin batera, nola ez, erakundeetako ordezkariek "euskal gizartearen g...


Bihar, azaroak 6, ostirala, Patxi López Beasain Este-ko lehen harria jartzera etorriko omen da Mariaratzera. Hori dela eta, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea egingo du Mariaratzen 12:00etan.