Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Kaixo denori, Gaur eta bihar Ordizian ospatzen ari den Ertaroko perian informazioa banatzen eta sinadurak biltzen ari gara Goierriko AHTren aurkako asanbladako kideok. Mahaia eta trasteak plaza parean jarri ditugu, "oiloen kalea"gatik ezaguna den kalean, udaletxearen aldamenean. Norbaitek gurekin harremanetan jarri nahiko balu bertara gerturatzea baino ez luke. Horrekin batera, eta gaur goizean Ordizian sinatu duten herritar batzuei erantzunez, AHT Ez! Elkarlanak atera zituen banderolak agortuak daudela esan beharrean gaude. Hala ere, Asanbladako Urretxuko kideak banderola sorta berri ba...


Kaixo denori, Aurreko apirilaren 26an, gaueko 23.55etan, "prime time" orduetan, bakizue, ETB2ko "Politicamente Incorrecto" saioan AHTren inguruko eztabaida izan zen. Goierriko asanbladako batek programa osoa VHS formatuan grabatzeko aukera izan zuelarik, asanbladako Agit-prop taldearen eskuetara iritxi da ta hurrengo asterako DVD formatuan izateko aukera izango dugulakoan gaude. Interesa duen edonori kopiak aterako dizkiogula esatea soberan dago. Saioaren aurretik, Goierri Telebistak apirilaren 25ean Ordiziako Barrenan Goierriko asanbladak egin zuen prentsaurrekoaren irudiak azaltzen dir...


Kaixo denori. Honakorekin, datorren maiatzaren 16an, Ordiziako Barrenako 7. gelan 19.30etan bilera dagoela jakinarazten dizuegu. Jorratuko ditugun gaiak hauek lirateke: -Ekainaren 10eko manifestaldirako prestakizunak. -Firma biltze kanpainaren goraberak. -Beasaingo festatan jarriko den txoznaren inguruko berriak. -Agit-prop azpi-taldeak asteburu honetan Ordizian egingo den Ertaroko periaren propaganda banaketaren analisia. -Galdera eta zalantzak. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi. PS: Maiatzaren 9an hitzegin genituen gauzen laburpena aurreko sarreran dezute.


Kaixo denori, Datorren maiatzaren 9an, Ordiziako Barrenaren 7. gelan eta 19.30etan, bilera izango da hurrengo gaiak jorratuko direlarik: - Ekainaren 3an egin behar den ekitaldi-festirako prestakuntzak. - Ekainaren 10ean Donostian egin behar den maniarentzako antolakuntza eta prestakuntzak. - Beasaingo festetan jarri behar den txoznaren antolaketa. -Galdera eta iradokizunak. Elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi.


Kaixo familia! Honakoarekin, apirilaren 1 eta 2an Lakuntzatik Zaldibia arteko mendi martxaren argazkiak dijoazkizue. Berandu xamar bada ere, azkenean igo dugu Aralaretik barrena egin genuen mendi martxaren erreportai fotografikoa. Bertan atera genituen argazkietatik esanguratsuenak baino ez ditugu publikatu, atera genituen ia 200 argazkietatik 60 bat baino ez dira. Horrekin batera, jakin ezazute argazkien "pixua" jetsi beharrean izan garela modu eroso batean ikusi ahal izateko. Argazkiak bi modutan ikus ditzazkezue, aurkezpen gisa edo zerrenda gisa. Norbaitek hemen ikusten duen argazkiren b...


  Imprimatzeko bertsioa Inprimatu      Konpromiso bila AHT Gelditu! elkarlanaren kanpaina. Orain hasi eta ekainera bitartean, sinadura, arrazoi eta konpromiso bilketa egingo dute, AHT gelditzeko mila arrazoi daudela erakusteko UNAI ZUBELDIA - DONOSTIA Ez da konpromiso handia, baina apirilaren 5ean nire hirugarren zortzimilakoa egitera joango naiz Shisha Pangmara, eta han goian AHTren aurkako bandera jartzeko konpromisoa hartzen dut». Jon Goikoetxea mendizalearen hitzak dira. «Magia, ilusioa eta umorea desinformazioa garatzeko erabiliko...


Datorren maiatzaren 2an, asteartea eta 19.00etan hitzaldia izango da Ordiziako Barrena Jauregian. Bertan AHTren inguruko azken berri eta informazioa aurkeztuko da. Elkar ikusiko dugulakoan izan ongi!


Datorren maiatzaren 1ean Aralarko belardien irekiera  ospatzeko ohikoa den festa izango da Larraitzen. Bertara gerturatzen diren herritarren artean, Goierriko AHT EZ! asanbladako kideok delako euskal Y Nafarroako korridorearekin batzerakoan  Aralarren sortuko lukeen txikizioari buruzko informazioa banatuko dugu. Elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi!  


Aupi, Lerro hauek, gaurko arratsalde partean Urretxu zein Ordiziako elkarretaratzeetara gerturatu diren gizarte eragile, sindikatu zein hiritarrei eskerrak emateko erabili nahiko genituzke. Zorionak eta milesker denei!!