Konpromiso bila
AHT Gelditu! elkarlanaren kanpaina. Orain hasi eta ekainera bitartean, sinadura, arrazoi eta konpromiso bilketa egingo dute, AHT gelditzeko mila arrazoi daudela erakusteko
UNAI ZUBELDIA - DONOSTIA
Ez da konpromiso handia, baina apirilaren 5ean nire hirugarren zortzimilakoa egitera joango naiz Shisha Pangmara, eta han goian AHTren aurkako bandera jartzeko konpromisoa hartzen dut». Jon Goikoetxea mendizalearen hitzak dira. «Magia, ilusioa eta umorea desinformazioa garatzeko erabiliko ditut». Xanti Antero Txan Magoa-ren konpromisoa da. Bakoitzak bere konpromisoa hartu du, bakoitzak bere zatitxoa jarri du proiektu handiago baten alde. AHT Gelditu! Elkarlana plataformak AHT Abiadura Handiko Trena gelditzeko mila arrazoi daudela erakutsi nahi du.
«Taldeetan eta elkarteetan eztabaida bultzatzea, tabernetan eta dendetan txartelak jartzea, balkoietan banderak jartzea, nekazarien azoka bat edo musika jaialdi bat antolatzea, bertso bat egitea, prentsara idatziak bidaltzea, eskoletan margo lehiaketa bat egin eta ondoren erakusketa antolatzea, mendi martxa bat egitea...», Mila Elorza AHT Gelditu! Elkarlana plataformako ordezkariak konpromiso guztiak baliozkoak direla adierazi zuen atzo Donostian. Orain hasi eta maiatzera bitartean AHT gelditzeko mila arrazoi daude: eman zeurea!!! kanpaina martxan egongo da. «Herritarron indarrak batu eta proiektua gelditzeko».Ez da sinadura bilketa soila izango. Sinaduraz gain, bakoitzak AHTren kontra egiteko zer arrazoi daukan eta hori betetzeko zer konpromiso hartzeko prest dagoen jakin nahi dute AHT Gelditu! Elkarlaneko ordezkariek. Auzo elkarteak, kirol taldeak, herri mugimenduak, gaztetxeak, jubilatuen elkarteak, ikasle eta irakasleak, zinegotziak, bertsolariak... Denak dituzte buruan. Denengana iritsi nahi dute.Horretarako kartel bat, taberna eta dendetan jartzeko pegatina bat, informatzeko diptiko bat eta sinadura, arrazoiak eta konpromisoak jartzeko orri bat prestatu dituzte. Maiatza arte egongo da martxan kanpaina, eta jada hasi dira atxikimenduak biltzen, proiektu handi bat gelditzeko arrazoi eta konpromiso txikiak batzen. Izan ere, atzo, Donostian, AHT gelditzeko lan egingo dutela adierazi zuten, besteak beste, EHNEko Eneko Karrerak, Juan Manuel Erasun herri kirolariak, Rebeka Ubera Aralarreko batzarkideak, Eusebio Lasa Batasuneko ordezkariak, Iñaki Antiguedad EHUko katedradunak eta Pilar Barquin Gipuzkoako Ekologistak Martxan-eko ordezkariak.
«Oposizio zabala lortzeko», herritarrei dei egin diete
Herriz herri egingo dituzte ekimenak, guztiek «AHTren aurkako jarrera aktiboa» har dezaten. Horretarako, ekaina bitartean hainbat herritan AHTren aurkako asteak antolatuko dituzte, ikasleen lanak prentsan argitaratuko dituzte, jaialdiak antolatuko dituzte... Elorzak herritarren babesa eskatu zuen atzo. «Gure herria, gure lurra eta gure bizimodua suntsituko duen proiektua eraiki nahi dute. Egitasmoak ingurumenari, nekazaritzari, ekonomiari, lurraldearen orekari eta gizarte osoari eragingo lizkiokeen kalteen larritasunari oposizio zabala zor zaio».
Trenak herritarrak elkarrengandik urrunduko dituela salatu zuten atzo; Eneko Karrerak Euskal Herriaren etorkizuna bera ikusi zuen arriskuan atzo. «Lehen ere lurralde txikia bagara, honek erabat zapalduta utziko gaitu».

Iruzkinak
Izaldio 2006-05-04 09:24 #1
Enteau neon/k ja langilek kontratatzen hasi diela Euskal Y proiektun lana iteko. Nik kasu bat ezautzen diñat (diat): Bilboko neska gazte bat topografia karrera bukau berria ta enpresa batek deitu dio kontratatzeko. Elkarrizketa-azterketa lanean hartzeko Madrileraino jun behar omen din/k.

goierrikoahtez 2006-05-04 11:48 #2
Estimatzen dek informazioa!!

Izaldio 2006-05-16 11:13 #3
Enteau gaitun/k gure herriko JASO grua enpresak Eskoriatza aldera grua batzuk montatu behar ditekela AHTaren obrak direla eta.
Zubi bat egiteko edo, kontratatu omen diete beraien zerbitzuak.

goierrikoahtez 2006-05-16 14:44 #4
Eskerrikasko informazioagatik.
Gaur arratsaldean 19.30etan Barrenan diaun bileran komentatuko diau asuntoa.
Milesker!!!!!!

Utzi iruzkina: