Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Zuhaitzeko Ekintzaileekiko Sostengu Taldeak antolatuta, manifestazio jendetsua egin da gaur arratsaldean, Ordiziako plazatik hasita Legorretako Berostegi auzoraino, AHTren obrak salatuz eta baso mozketa eragozteko asmoz zuhaitzetatik zintzilik dauden lagunekin bat eginez. 400 lagun inguruk babestu dute astelehen gauetik hainbat ekintzaile aurrera eramaten ari den erresistentzia eta desobedientzia ekintza. Gaurko manifestazioan parte hartu dutenak Legorretako Kortatu eta Olalde baserri inguruetaraino gerturatu dira, haiei ere sostengu...
Astelehen gauetik Berostegi auzoko zuhaitzetan zintzilik daudenei babesa adierazi eta herritarrek bertaratzeko aukera izan dezaten, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa deitu larunbatean, Ordiziako plazatik Berostegira.
Liburuaren aurkezpena egingo du gaur, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Udaletxeko Batzar-aretoan, EHUko irakasle Josu Larrinagak.
Hainbat ikastetxetako 250 ikasle inguru bildu dira gaur, osteguna, Beasainen egin den goizeko manifestazioan. Beasaingo Udaletxeko ataria ertzainaz josita bazegoen ere, gazteek aurreikusitako ibilbidea egin, espropiazioen aurkako eta zuhaitzeten zintzilik dauden ekintzaileekiko babesa adierazteko lemak aldarrikatu dituzte. Manifestazioari Beasaingo Udaletxeko plazan bertan eman zaio, kaputxadun ertzain ugariz inguratuta.
Goizean goiz ziren iritsiak Sustapen Ministeriokoak desjabetzak burutzera. Bakarrik ezin iritsi ordea... Olaberriako zinegotzi bat ere identifikatu zuten ertzainek... denbora nola pasa ere amatu egin behar!
Hona hemen lurjabeak esandakoaren laburpena:Pasa den ostiralean, irailak 25, markak jartzen hasi ziren Zubin errekaren ondoko Itsasondoko lurretan. Lurjabeek, akten altxamendua egin zenean aurkeztu zituzten alegazioei erantzuteko modu bat izan zitekeela pentsatu zuten, baina bat batean zuhaitzak mozten hasi zirela konturatu ziren. Hara joan eta zertan ari ziren galdetu ondoren, horretarako baimena zuten galdetu zieten. Erantzunik eman gabe, guarda juratuak Ertzaintzari deitu zion. Horiek etortzen ez zirela eta, lurjabeak beren lanetara bueltatu ziren inguruko lurretan. Ertzainak etorri zire...
Gaur goizean, asteazkena, langileak azaldu dira lanerako prest Ertzainen bi patruilarekin, eta baso-mozketari ekin diote zuhaitz okupatuetatik oso gertu ez dagoen eremuan. 11:00ak aldera, ordea, lagun talde bat hurbildu da pankarta batekin eta 10 minuturen ostean, langileek beren lana utzi eta basotik alde egin dute. Ertzaina ugari hurbildu bada ere, azkenean, bai langileek, bai ertzainek, Berostegitik alde egin dute.
Hala diote atzo gauean Legorretako Berostegi auzoan hiru pagotara igo ziren lagunak. Han jarraitzen dute oraindik eta baso-mozketari aurre egin nahi diotenez, ez dute zuhaitzetatik jaisteko asmorik.BIDEOALehen deialdia: gaur, asteartea, 19:00etan Itsasondoko plazan kontzentrazioa eta martxa zaratatsua Berostegira.Berostegi inguruan baso-mozketarekin hasiak ziren. Argazkian.Komunikatu osoa:ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ, AHT-RIK EZ!Gaur, irailaren 29a, komunikatu honen bidez, AHTren proiektuaren aurka hasi berri den erresistentzia eta desobedientzia ekintza baten berri emango dugu. Bart gaue...
Datorren asteazkenean, hilak 30, Olaberrian eta ostegunean, urriak 1, Ordizia eta Beasaingo Udaletxeetan burutu nahi dituzte desjabetzak Sustapen Ministeriokoek. Hori dela eta, Goierriko Elkarlanak bi deialdi egin ditu:MANIFESTAZIOA, urriak 1, goizeko 10:30ean, Beasaingo Udaletxetik.TAV, las razones del no liburuaren aurkezpena Josu Larrinaga EHUko irakaslearen eskutik. Urriak 1, 19:00etan, Beasaingo Udaletxean.
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga. Blog honen xedea, taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna izatea da.
Orain esango diguzue millaka lagun AHTren kontra bildu zirela ¿ez da?. Patetikoak zarete.
Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.