Ertzain ugari Berostegin

Gaur goizean, asteazkena, langileak azaldu dira lanerako prest Ertzainen bi patruilarekin, eta baso-mozketari ekin diote zuhaitz okupatuetatik oso gertu ez dagoen eremuan. 11:00ak aldera, ordea, lagun talde bat hurbildu da pankarta batekin eta 10 minuturen ostean, langileek beren lana utzi eta basotik alde egin dute. Ertzaina ugari hurbildu bada ere, azkenean, bai langileek, bai ertzainek, Berostegitik alde egin dute.


Utzi iruzkina: