Kategoria: berostegi
Astebete daraman desobedientzia- eta erresistentzia-ekintzaileen laguntza-taldeak, Berostegin egin duten baso-mozketa neurrigabea izan dela dio eta ostiralean zuhaitz-landaketa deitu du, lan-eremuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Hona hemen komunikatua: ITSASONDON, AHT-REN LANEN EREMUAN, ZUHAITZ LANDAKETA EGITEKO DEIALDIA Zuhaitzen defentsan hasitako desobedientzia-ekintzak aurrera darrai. Laguntza-taldeak, Eusko Jaurlaritzak Ordizia-Itsasondo eraikuntza-lanean ezarritako ingurumen-neurriak ere ez dituela betetzen salatu du. &n...
Astelehen gauetik Berostegi auzoko zuhaitzetan zintzilik daudenei babesa adierazi eta herritarrek bertaratzeko aukera izan dezaten, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa deitu larunbatean, Ordiziako plazatik Berostegira.
Gaur goizean, asteazkena, langileak azaldu dira lanerako prest Ertzainen bi patruilarekin, eta baso-mozketari ekin diote zuhaitz okupatuetatik oso gertu ez dagoen eremuan. 11:00ak aldera, ordea, lagun talde bat hurbildu da pankarta batekin eta 10 minuturen ostean, langileek beren lana utzi eta basotik alde egin dute. Ertzaina ugari hurbildu bada ere, azkenean, bai langileek, bai ertzainek, Berostegitik alde egin dute.