Berostegin egindako sarraskiaren tamaina
Astebete daraman desobedientzia- eta erresistentzia-ekintzaileen laguntza-taldeak, Berostegin egin duten baso-mozketa neurrigabea izan dela dio eta ostiralean zuhaitz-landaketa deitu du, lan-eremuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Hona hemen komunikatua:
ITSASONDON, AHT-REN LANEN EREMUAN, ZUHAITZ LANDAKETA EGITEKO DEIALDIA
Zuhaitzen defentsan hasitako desobedientzia-ekintzak aurrera darrai.
Laguntza-taldeak, Eusko Jaurlaritzak Ordizia-Itsasondo eraikuntza-lanean
ezarritako ingurumen-neurriak ere ez dituela betetzen salatu du.
AHTren aurkako ekintzaileek desobedientzia-ekintzarekin jarraitzen dute Itsasondon zuhaitzetatik zintzilik eta aste honetarako hainbat ekimen antolatu ditugu; horien artean, datorren ostiral goizean burutuko dugun zuhaitz-landaketa azpimarratu nahi genuke. Landaketarekin, pasa den astean, Ertzaintzak babestuta, langileek eginiko baso-mozketa basati eta neurrigabea salatu nahi dugu.
Hori dela eta, Eusko
Jaurlaritza eta zuhaitz-mozketarako kontratatu zuten Iurretako
"Txaleko" enpresa salatzen ditugu Ordizia-Itsasondo zatiko
eraikuntza-proiektuak berak, “Vigilancia ambiental y medidas
correctoras” delakoaren kapituluan
jasotako ingurumen-neurriak ez dituztelako inondik inora bete. Aipatu proiektua Udaletxean bertan
kontsultatu ostean, ezarritako ingurumen-neurriak inondik ere ez dituztela bete
eta baso-mozketarekin, bertako baso mistoan aurreikusita zutena baino askoz ere
eremu zabalagoa suntsitu dutela egiaztatu ahal izan dugu. Enpresa hori bera aritu da
azken asteotan, Mariaratzeko lanetatik Beasaingo Erauskin auzoko hondakindegira
egin nahi duten pista eraikitzeko eremuan ehunka zuhaitz botatzen.
Hala, Zubin errekaren eremuan, gutxienez, espezie autoktonoen multzoko 83 zuhaitz aurkitu ditugu moztuta, horietako asko mende erdi baino gehiagokoak. Horien artean, 19 haritz autoktono, 6 ezki, 3 lizar, 11 astigar, 8 haritz gorri, 14 gaztainondo, 24 haltz, gereziondo bat eta ehunka hurritz eta zumalakar zenbatu ahal izan dira, baso-ustiapeneko pinuez gain. Aitzitik, eta baso-mozketa erabat neurrigabekoa izan dela frogatzeko, eraikuntza-proiektuak, “Trasplante de arbolado autóctono de interés” izenburua duen atalean, “los pies afectados en esta zona son unos 20-25" de los que propone trasplantar “alrededor de un tercio”.
Hau da, baso-mozketak eremu
zabalagoa hartzeaz gain, gainera, proiektuak "aleen aldatzea"
aurreikusten du eta hori ez da inondik inora bete. Beraz, baso mistoa eta
hariztiaren "eragina txikiagotzeko" “Vigilancia ambiental” kapituluan ezartzen diren neurri
guztiak baztertu dituzte.
Izan ere, kapitulu
hori hain da zehatza, horren pasarte batzuk hemen azaltzea nahi baikenuke. Adibidez,
“Protección de la vegetación” atalean, honakoak babesteaz hitz egiten du: “las
formaciones vegetales arbóreas y de ribera adyacentes, de forma que se evita
así ocasionar daños innecesarios a la vegetación” eta “a ramas y copas de
árboles contiguos”. Halaber, horretarako ere honakoa proposatzen du: “las
ramas susceptibles de ser dañadas durante las obras deberán atarse con el fin
de dirigirlas hacia arriba. Se utilizarán para ello tensores mediante los
cuales se atará la rama a proteger al tronco del árbol, debiendo protegerse
previamente las ataduras para evitar daños a tronco y rama”. Primeran! Nor da
hori beteko dela ziurtatzearen arduradun?
Gure salaketak baserritar kaltetuek egin dutenarekin bat dator, Sustapen Ministerioak harro eta zakar ekin baitio lan horri, beren lurretan lanak hasiko zituztela jakinarazi gabe, ezta alegazioei erantzun eta nahitaezko desjabetzea egiteagatik legez aurretik egin beharko luketen diru-sarrera ere egin gabe.
Bitartean, zuhaitzetako
erresistentzia-ekintzak aurrera darrai, desjabetu nahi duten eremuan kanpatua
dagoen pertsona-talde batek lagunduta. Egunotan, Zubin Errekako eremuko lan guztiak etenda
jarraitzen dute.
Hori
guztiagatik eta hemen aipatu ez ditugun beste hamaika arrazoigatik, kaltetutako
eremuan, datorren ostiralean, hilak 9, 11:00etatik aurrera zuhaitz-landaketa
egiteko deialdia zabaldu nahi dugu. Halaber, egunero, 19:00etan, zuhaitzetan zintzilik dauden
pertsonei babesa adierazteko kontzentrazioa egingo da Berostegitik Zubinera
doan bidean. Beraz,
desobedientzia- eta erresistentzia-ekintza bultzatzen jarraitzeko deialdia
egiten dugu, Itsasondo eta Legorreta artean dagoen Berostegi auzora hurbilduz
eta herri eta auzoetara protesta zabalduz.
AHT-REN PROIEKTUKO BESTE
ALTXOR BITXI BATZUK
AHTaren sustatzaileen zinismoa
izugarria da. AHTren "onuren" artean, Ordizia-Itsasondo
zatiko eraikuntza-proiektua idatzi zuen IDOM ingeniaritza-enpresak,
"Análisis de sostenibilidad" (vigilancia ambiental, 13. eranskina)
“mejora de imagen de
Gaia bera hain larria izango ez
balitz, barre-algara itzelak egingo genituzke!
ITSASONDON
ZUHAITZEN DEFENTSARAKO EKINTZAREN LAGUNTZA TALDEA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: