Kategoria: itsasondo
Cuatro personas se han encerrado en las minas de Itsasondo para "detener las obras del TAV" y denunciar "el modelo social del que son bandera". Reclaman la "inmediata paralización" de los trabajos de esta infraestructura. "Badakigu arriskua handia dela. Gure gorputzak lurraren barruan sartu ditugu, sakon, lurrari eusteko. Meategietan ezkutatuta gaude geure ideiak defendatzeko eta boteretsuen zentzugabekeriak salatzeko; gorputzak ditugu arma, ekintza zuzena bidea."."Hemendik gertu, Mariaratzen, leherketak behin eta berriz egiten ari dira, lurra eta ingurua erabat txikituz. Leherketa ho...
Erresistentzia- eta desobedientzia-ekintzak aurrera darrai eta lanak geldituta daude. Berostegin bertan, kanpin-dendak jarri dira nahi duena hurbildu eta informa dadin. Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Zuhaitzetako Ekintzaileekiko Sostengu taldeak egunero 19:00etan kontzentrazioak deitu ditu Berostegin. Gainera, ostiralean, 11:00etatik aurrera, zuhaitz-landaketa egingo da bertan.
Astebete daraman desobedientzia- eta erresistentzia-ekintzaileen laguntza-taldeak, Berostegin egin duten baso-mozketa neurrigabea izan dela dio eta ostiralean zuhaitz-landaketa deitu du, lan-eremuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Hona hemen komunikatua: ITSASONDON, AHT-REN LANEN EREMUAN, ZUHAITZ LANDAKETA EGITEKO DEIALDIA Zuhaitzen defentsan hasitako desobedientzia-ekintzak aurrera darrai. Laguntza-taldeak, Eusko Jaurlaritzak Ordizia-Itsasondo eraikuntza-lanean ezarritako ingurumen-neurriak ere ez dituela betetzen salatu du. &n...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Zuhaitzeko Ekintzaileekiko Sostengu Taldeak antolatuta, manifestazio jendetsua egin da gaur arratsaldean, Ordiziako plazatik hasita Legorretako Berostegi auzoraino, AHTren obrak salatuz eta baso mozketa eragozteko asmoz zuhaitzetatik zintzilik dauden lagunekin bat eginez. 400 lagun inguruk babestu dute astelehen gauetik hainbat ekintzaile aurrera eramaten ari den erresistentzia eta desobedientzia ekintza. Gaurko manifestazioan parte hartu dutenak Legorretako Kortatu eta Olalde baserri inguruetaraino gerturatu dira, haiei ere sostengu...
Astelehen gauetik Berostegi auzoko zuhaitzetan zintzilik daudenei babesa adierazi eta herritarrek bertaratzeko aukera izan dezaten, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa deitu larunbatean, Ordiziako plazatik Berostegira.
Gaur goizean, asteazkena, langileak azaldu dira lanerako prest Ertzainen bi patruilarekin, eta baso-mozketari ekin diote zuhaitz okupatuetatik oso gertu ez dagoen eremuan. 11:00ak aldera, ordea, lagun talde bat hurbildu da pankarta batekin eta 10 minuturen ostean, langileek beren lana utzi eta basotik alde egin dute. Ertzaina ugari hurbildu bada ere, azkenean, bai langileek, bai ertzainek, Berostegitik alde egin dute.
Hala diote atzo gauean Legorretako Berostegi auzoan hiru pagotara igo ziren lagunak. Han jarraitzen dute oraindik eta baso-mozketari aurre egin nahi diotenez, ez dute zuhaitzetatik jaisteko asmorik.BIDEOALehen deialdia: gaur, asteartea, 19:00etan Itsasondoko plazan kontzentrazioa eta martxa zaratatsua Berostegira.Berostegi inguruan baso-mozketarekin hasiak ziren. Argazkian.Komunikatu osoa:ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ, AHT-RIK EZ!Gaur, irailaren 29a, komunikatu honen bidez, AHTren proiektuaren aurka hasi berri den erresistentzia eta desobedientzia ekintza baten berri emango dugu. Bart gaue...
Gaur, bere erahilketaren 35. urteurrenean Txapela Telebistatik Eustakio Mendizabali, Txikiari, omenaldi apal bat eskeini nahi diogu: Txikia zenuen zuk guda izenaHerriak ez du ahaztuko izan zarenazu izan baitzinen zeurean onenaerakundea berriz indartu zuena 35 urte ta hemen asko gareomenaldi apal bat egitearen aldehiritarrak zutaz ahaztu badira ere guk gogoan zaitugu, agur ta ohore! http://eu.wikipedia.org/wiki/Txikiahttp://etengabe.blogsome.com/eustakio-mendizabal
Gaurko egunkarietan irakurri ahal izan dugunez, hasi dira Gipuzkoako pastela banatzen. Orain modan jarri diren UTE (Union de empresas temporal) bati tokatu zaio gabonetako loteria. Lau enpresek eratzen dute elkarte hau: FCC construcción, Construcciones Olabarri, Guihor estructuras de hormigón eta Construcciones Donosti. Informazio osatua hemen duzue
Nuriak esan zuenez Ordizia eta Itsasondo artean egin nahi duten tunela Austriar metodo berriarekin egin nahi dute, hemen doakizue nola egiten den eta datu batzu. Arroka zulatzeko erabilitako sistema Austriako Metodo Berria delakoa da (NATM). Sistema honek, galeria, makina marruskatzaileen bitartez zulatzen du lehenik . Gero, 10 eta 15 metro luzeko tarteak zulatu ostean, hormei zertxa eta torloju sistema batez eusten zaie. Azkenik, dena presiopeko hormigoiaz janzten da. Erabili nahi dituzten material kopuruak: Arrokaren 250.000 metro kubikoko indusketa lana ekarriko du...
Atzoko partez Itsasondoko Udalak Eusko Jaurlaritzak Ordizia-Itsasondo eremuaren esleipen prozesua martxan jartzeagatik deituriko konzentrazio publikoaren irudiak dira hemen ikusgai dituzuenak. Atzoko Hitzak dakarren albisteari kaso eginda, 60 miloi euro kostatuko lirateke zati honetako lanak. Aurreko 10.000 miloi pezeta. Dirua soberan al dugu Euskal Herrian?
Itsasondoko Udalak konzentrazioa deitu du GAUR asteazkena 20.00etarako. Azpikaldean herriko portaletan banatu den orriaren testua dijoakizue.AHT-rik EZ HERRI BORONDATEA ERRESPETATU Eusko Jaurlaritzak gaurko erabakian, AHT-aren Ordizia-Itsasondo tarteko obrei hasiera ematea erabaki du. Erabaki honekin, Itsasondoko Herriak abenduan Galdeketa Herrikoi bidez hartutako AHT-aren aurkako erabakiarekiko errespetu falta itzela azaldu duela salatu nahi dugu.
Badator gipuzkoar pastelaren banaketa. Eta horrekin batera eta uda ondoren etorriko dena prestatze aldera, medio batzuek dagoeneko hasiak dira AHTaren oposizioa ETArekin lotzen. Iazko azarotik datorren jarrera bada ere, hurrengo hilabeteetan areagotuko egingo da. Honen erakusgarri bezala aste honetako Interviuren artikulua dezute: "...es el mayor semillero de ETA en Álava""...al que la banda terrorista y el entorno aberzale han declarado como uno de sus objetivos." Con éste tipo de "noticias" nos asalta la duda de que en éste conflicto, el del TAV queremos decir, se utiliza por algunos medi...
Ekitaldi eta ekimenez lepo beteriko asteburua izan dugu Goierriko Elkarlanean Itsasondo inguruan.Lehen ekitaldi publikoa ostiral gau partean izan genuen, bertan Itsasondotik atera eta Ordiziara arteko bidea oinez eta su antortxaz AHTaren zentzugabekeria aldarrikatu genuen. Larunbatean aldiz, goiz partez "esku lanak" deitu genion lanekin jardun ginen. Bertan, pankarta anitzak egiteaz aparte, azpikaldean ikusgai dituzuen panelak prestatzeari ekin genion. Eskerrak Durangaldeko Elkarlaneko lagunei irudien fitxategia...
Zundaketak egiteko makinak dauden tokian hainbat protesta ekintza egin dituzte egunotan Itsasondon, «herriaren hitza errespetatzeko» eskatuz eta abenduan AHTren inguruan egindako galdeketako emaitza gogoraraziz. Makinetara igo eta pankartak eskegi dituzte, besteak beste. Ertzaintzak identifikatu egin ditu azken egunotan ekintzetan parte hartu duten lagunak. Zundaketak ekainaren 21ean hasi zituzten; gutxira gelditu egin behar izan zituzten, baimenik ez zutelako. Informazio osatua Goierriko Hitzan.
Gazte talde batek Itsasondon egiten ari diren zundaketetan ekintza baketsua burutu du atzoko partez.Bidali dizkiguten testua eta argazkia eskuratzen dizkizuegu."Gaur asteartea atsaldeko 5terdiak aldera 14 pertsonaz osatutako gazte talde bat itsadondoko Iraola baserrira gerturatu da. Abiadura Handiko Trenaren obrak egin aurretik sondeo makinak jarri dituzte lurra aztertzeko, bertan ekintza baketsua burutu dute, langileei makina geratzeko esanez. Obra geratu dute baina ertzainak agertu dira segituan, bertan zeuden gazteak identifikatuz. Ez da lehenengo aldia makina honetan AHT-aren aurka horr...
Itsasondon AHTarentzako zundaketak egiten ari direlarik, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak topaketa eta ekitaldi anitzak antolatu ditu hilabete honetarako. Behin-betiko ordutegiak zehazteke ditugularik, ekitaldi nagusiak azpikaldeko irudian dituzue ikusgai. Ekitaldien datak eta ordutegiak finkatzen goazen eran publikatuko ditugu.
Aurreko astean Itsasondoko Udalaren eta jabeen baimenik gabe hasi dituzten sondeoak salatu asmoz, atzo igande eguerdian konzentrazioa egin genuen Itsasondoko herritar ugarik eta Goierriko Elkarlanak. Eguraldia lagun, Itsasondoko Udaletxe aurrean jende andana bildu ginen atzo eguerdian ETSkoek hasi dituzten sondeo lanak salatzeko asmoz.Konzentrazioa amaitzerakoan, Goierriko Elkarlanako kide batek konzentraziora deitzen zuen manifestua irakurri zuen.Goierriko Elkarlanako kidea manifestua irakurtzen. Jarraian, udaleko Danel zinegotziak hartu zuen hitza eta aurreratu z...
Gauez eta azpikeriaz lau egun daramatzate Itsasondoko Iraola baserrien inguruan zeharo ILEGALA den sondeo lanak prestatzen. Bertako bizilagunen jabegoetan baimena eskatu gabe sartuaz, makineria astuna herri bide estuetatik sartuaz, langak puskatuaz, kotxeak eta kamioiak baserri inguruetan inongo baimenik eskatu gabe eta edozein modutan aparkatuaz aste hasieratik darabilte AHTarentzako sondeoak egiteko prestaketa lanetan Euroconsult enpresa eta ETSko arduradunak. Lotura honetan Euroconsult enpresak 2005. urtean agindako lan zerrenda ikustea dezute, Estatu mailako AHT ia proiektu guztietan pa...
Gaurko egunean zehar Itsasondon izan den herri galdeketaren emaitzak Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren blogean dituzue ikusgai.Zorionak Itsasondo!!
Itsasondoko herri galdeketa 20.00etan amaitutzat eman delarik, boto kontaketaren emaitza hau da:Kontsultan parte hartzeko eskubidea zuten herritarrak: 525.AHTri Bai: 25 boto.AHTri Ez: 205 boto.Txuri: 2 botoDenera: 232 boto. ZORIONAK ITSASONDO!!!!Lotura honetan Itsasondoko udalaren adierazpena irakurgai dezute .pdf fitxategi batean.
Goiz parteko saioa 13.00etan bukatu delarik, eguerdiko 12.00etan Itsasondoko udalak prentsaurrekoa eskaini du lehen balorazio bat eginaz. Prentsaurrekoa Amagoia Etxeberria, Danel Etxeberria eta Xabier Iturriotz alkateak eskaini dutelarik, gaurko herri kontsulta bi hilabeteetako prozesu baten azken txanpa dela azaldu dute. Prozesu honetan, Itsasondoko Agenda21eko teknikaria dinamizatzaile lanak egiten jardun da hitzaldi, eztabaida eta herritarrekin elkarrizketak gauzatuaz. Elkarrizketa horien ondo...
Dagoeneko jakinaren egongo zareten bezala, gaurko egunean zehar herri kontsulta izango dugu Itsasondon. Bozkaketa ordutegia 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara Udaletxeko liburutegian izango da.Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanetik Itsasondoko herritarrak bozkaketan parte hartzera animatu nahiko genituzke.Emaitzak jakin ahala weblog honetan izango dituzue. &nb...
Ordiziako udalak gaurko plenoan Goierriko AHTGelditu! Elkarlanaren mozioa plenoan eztabaidatzea onartu du. Zitea Ordiziako batzar aretoan 19.00etan da. Beasaingo udalean aldiz, koordinazio arazoak medio eta azken orduko aldaketarik ez bada suertatzen, "galde erantzunetako" atalean eztabaidatuko da. Hemen ere 19.00tan da zitea. Legorretan udalak mozioa ez zuen onartu. Azaldu!!