Itsasondoko herri kontsultaren azken berriak.
Goiz parteko saioa 13.00etan bukatu delarik, eguerdiko 12.00etan Itsasondoko udalak prentsaurrekoa eskaini du lehen balorazio bat eginaz.
Prentsaurrekoa Amagoia Etxeberria, Danel Etxeberria eta Xabier Iturriotz alkateak eskaini dutelarik, gaurko herri kontsulta bi hilabeteetako prozesu baten azken txanpa dela azaldu dute. Prozesu honetan, Itsasondoko Agenda21eko teknikaria dinamizatzaile lanak egiten jardun da hitzaldi, eztabaida eta herritarrekin elkarrizketak gauzatuaz.
Elkarrizketa horien ondorioz, herritarren artean desinformazioa nagusi zela ondorioztatu zutelarik, informazioa herritarrei elearazteko bi hilabeteko prozesua hasi zuten.
Gaurko prozedurari dagokionez, Itsasondoko 611biztanletatik 525ek bozkatzeko eskubidea dute, 13.00etarako 160ek +/- emana zutelarik botoa. Mahaia osatzeko garaian, 16 herritar bolondresen laguntza jasotzen ari dira, bi orduko txandetan antolatzen direlarik.
Goiz partean partehartzea ona eta inongo anekdota edo iskanbilarik gabe izan dela adierazi dute. Behin betiko emaitzak 20.30-21.00ak aldera ezagutaraziko dituzte eta udaleko idazkariak zertifikatuko ditu.
Jarraian emaitzak Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundira eta Espainiako Sustapen Ministeriora bidaliko dituztela gehitu dute.
Beste herri batzuetatik ere, deiak jaso dituzte herri kontsulta bat antolatzeko garaian zein nolako pausoak eman behar diren jakiteko.
Azpikaldean goiz partean hartutako argazkiak dijoazkizue.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: