Kategoria: aht-tav
Gipuzkoako Foru Aldundiak Txindokin kareharria landuko luken harrobi bat irekitzeko baimena ematekotan dagoela jakinarazi dugu Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean.Antza denez, datorren urteetan "Gipuzkoa Hiria" proiektuaren barnean garatu nahi diren azpiegiturek (AHTa, Pasaiako Superportua, Mutrikuko portu berria...) izango dituzten harri eta porlan beharrak asetzeko izango litzake harrobi hau.Kaltetuak izango lirateken sektoreek honen inguruan oraindik adierazpenik egin ez badute ere, plangintza honek Goierriko ekonomiarentzat izango luken ekarpen baikorra adierazi du Goieki Goierrik...
Dejad de gorronear la edición digital del Gara y hoy compraroslo en papel!! Creemos que lo merece.Pulsad en éste enlace y podreis leer una noticia importante que trae en la edición de hoy. Parece que el Lehendakari y el PSE empiezan a recapacitar.
Gaurko, abenduaren 27ko, eguerdi partean Urbinako AHT EZ! Guneko neska-mutilak AHTko obretako itxiturak moztu dituzte.Ekintza zuzen eta publiko honen bitartez, “Euskal Y”-aren eraikuntza lanetarako 55.000 metro karratuko nekazaritza-lur berehala okupatu eta suntsitu asmo dituztela salatu dugu. Lurrean AHTa baino hobe artoa.Eguerdiko 12etan azpiegitura erraldoiak lapurtu nahi dituen landa lurra berreskuratzeko aurpegia artoa eta erremolatxa bezala jantzita jende ugarik 600 metro luze eta 80 zabalean daukan partzelaren inguruan dagoen hesia kendu du.Azpiko irudian zapalduta Urbinako blogean d...
Ya no vamos a tener sólo trenes de Renfe.
Abiadura Handiko Tren batek itxuraz eta gutxieneko segurtasun neurri batzukin funzionatzeko, inbertsio diru kopuru itzelak behar ditu eta ohikoa dugun trenbide zerbitzu publikoaren gainbehera dakarrela esaten badugu ez gara oso oker ibiliko.Zentzu horretan, gai hau jorratuz Menéamen azaldu den berria jartzen dizuegu irakurgai. Ya no vamos a tener sólo trenes de Renfe.Ziur egon zaitezte, Lakua inguruan dabilen batek baino gehiagok dagoeneko pentsatu duela ETSren bitartez "gure Euskal Trenbideak" kudeatzea. "Autogobernuan beste pauso bat" aidanez.Edo AHTaren "potaje" guzti honetan gure Nuriak...
Ertzaintzak 3 lagun identifikatu ditu ekintzaren ostean. Gaur abenduaren 24ean, AHT EZ GUNEAk zementuzko oparia egin dio Ajuria Enean Ibarretxe jaunari. Eguerdiko ordu batak aldera, 20 lagun inguru Ajuria Eneako Jauregira hurbildu gara. "BIHOTZA PORLANEZ BETEA DUZUE! AHTrik EZ!!" zioten pankartak eskuetan hartuta, eta porlanez beteriko karretilla bat taldearen buruan, lehendakariaren egoitzara jo dugu. Iritsi eta berehala porlanez eta eskonbroz zikindurik geratu da Ajurianeako atari dotorea, bildutakoek AHTre...
AHTren aurkako erresistentzia: Urbinatik euskal herri guztietara! Larunbata 23-tik urtarrilaren 7-ra hainbat ekitaldi Honakoarekin gabonetarako prestatu dugun behin behineko egitaraua dijoakizue. Gauza eta ekitaldi gutxi batzu falta zaizkigu egutegi hau behin betiko izan dadin. Aldaketak jakinaraziko dizkizuegu. Gerturatu eta parte hartu!!!Con el siguiente mensaje os envíamos el programa provisional que hemos preparado para Navidades. Unos ...
Atzo abenduaren 13an, Zumarragan ospatu zen Santa Lutzi periaren aitzakiarekin Zumarragako kideok informazioa banatzen jardun ginen gure mahaitxora gerturatzen ziren herritarrei. Lekuko azpikaldeko argazkia.Eskerrikasko gerturatu ziren denei!
Biharko egunez, Euskadi-Aquitania "Atlantic Logistic Forum" korbatadun eta yuppien ohiko bilgunea den potajea Donostiako Kursaal aretoan izango den aitzakirarekin, AHT Gelditu! Elkarlanak konzentrazioa deitu du 9.00etatik 11.00etara. Ohikoa, ahal duenak agertu dadila.AHTren Aurkako Asanbladak atxikimendua agertu dio konzentrazioari eta hemen atera duen prentsa oharra irakurgai dezute. Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko "kinkientzat" ez da kanaperik izango.
Gaurko egunean, 2006ko abenduaren 8an, Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak Durangon deitu duen manifestazioaren irudi eta bideoa dijoazkizue. Zorionak denoi ta AHTrik EZ!!! Aquí os van las imagenes y video de la manifa que a organizado hoy, 8 de diciembre del 2006 la gente de Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlana.Felicidades a tod@s y TAV NO!!
Gaurko egunean zehar Itsasondon izan den herri galdeketaren emaitzak Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren blogean dituzue ikusgai.Zorionak Itsasondo!!
Sapatu gabean jende ugari bildu ginen Nafarroatik etorritako Bolando Boys taldeak eskeinitako kontzertua ikustera. Bizikleta martxia ondoren, Iruñatik etorritako jendearekin, gustora pasatu genuen gaua talde bikain honekin dantzan. Sekulako girua ta barreak egon ziran.
Itsasondoko herri galdeketa 20.00etan amaitutzat eman delarik, boto kontaketaren emaitza hau da:Kontsultan parte hartzeko eskubidea zuten herritarrak: 525.AHTri Bai: 25 boto.AHTri Ez: 205 boto.Txuri: 2 botoDenera: 232 boto. ZORIONAK ITSASONDO!!!!Lotura honetan Itsasondoko udalaren adierazpena irakurgai dezute .pdf fitxategi batean.
Eskubialdeko zutabean abenduaren 7tik 11rako ekitaldien zerrenda dezute eta horrekin batera Erresistentzi orriaren 4. alea. Biak .pdf formatoan dituzue. Inprimatu, zabaldu, eskegi, edatu, ezagutarazi!! AHTrik EZ!!
Goiz parteko saioa 13.00etan bukatu delarik, eguerdiko 12.00etan Itsasondoko udalak prentsaurrekoa eskaini du lehen balorazio bat eginaz. Prentsaurrekoa Amagoia Etxeberria, Danel Etxeberria eta Xabier Iturriotz alkateak eskaini dutelarik, gaurko herri kontsulta bi hilabeteetako prozesu baten azken txanpa dela azaldu dute. Prozesu honetan, Itsasondoko Agenda21eko teknikaria dinamizatzaile lanak egiten jardun da hitzaldi, eztabaida eta herritarrekin elkarrizketak gauzatuaz. Elkarrizketa horien ondo...
Dagoeneko jakinaren egongo zareten bezala, gaurko egunean zehar herri kontsulta izango dugu Itsasondon. Bozkaketa ordutegia 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara Udaletxeko liburutegian izango da.Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanetik Itsasondoko herritarrak bozkaketan parte hartzera animatu nahiko genituzke.Emaitzak jakin ahala weblog honetan izango dituzue. &nb...
Weblog honetan ez dugu irainik onartzen.
Aupa denori.2006ko martxoaren 17an lehen "post"a jarri zenetik, weblog honen bisitariek egiten zituzten/dituzten ohar, iradokizun eta eztabaidak moderatzearen beharrik ez dugu izan erabiltzaileek egiten zituzten ohar guztiak zentzuz eta errespetoz egiten zituztelako.Gaur arte.Beasain eta Ordiziako udaletako mozioen postean "unacocktail" nicka duen norbaitek utzi duen perla azpikaldean irakurtzea dezute. Orain arte, gure weblogeko erabileran baldintz beharrik ez dugu izan "roilo" ona zegoelako alegia. Gaur da lehen aldia non blogeko kudeatzaile honek mezu bat ezabatzen duen. Zentzu horretan,...
AHT ez Lurraren defentsarako gunetik abenduaren 7-8-9-10 eta 11n Urbinara etortzeko deialdi berezia luzatu nahi dizuegu. Eusko Jaurlaritza eta Sustapen Ministeritzak inposizioa, iluntasuna eta desinformazioaren bitartez, modu irregularrean abiarazi dute egitasmo txikitzaile hau hemen bertan, Luku herrian. Egitasmo honek dakarren naturaren suntsiketa, behartutako gizarte eredu aldaketa eta diru publikoen xahuketa larria kontutan izanik, hauek guztiak salatu eta egitasmoari aurre egiteko ahalik eta jendarte zabal eta anitzena bertaratzea garrantzitsua dugu oso, orain baita garaia egitasmo err...
Aurreko postean esan genizuen bezala, atzoko partez, azaroaren 30ean alegia, Beasain eta Ordiziako udaletan AHTren inguruko mozioak aurkeztu genituen. Ordizian mozioa aurkezteko behar bezalako epearen tramiteak jarraitu bagenituen ere, Beasainen aldiz koordinazio hutsunea medio goiz partean "urjentziazko" prozedura jarraituz aurkeztu genuen.Legorretan egun batzu lehenago aurkeztu bagenuen ere zuzenean gai ordenan sartzea ukatu zitzaigun. Ongi.Hiru herrietan aurkeztutako mozioak bi puntu amankomun zituzten, laburbilduz: 1. "Proyecto Constructivo" delakoaren tomo guztiak eta informazioa osoa ...
Ordiziako udalak gaurko plenoan Goierriko AHTGelditu! Elkarlanaren mozioa plenoan eztabaidatzea onartu du. Zitea Ordiziako batzar aretoan 19.00etan da. Beasaingo udalean aldiz, koordinazio arazoak medio eta azken orduko aldaketarik ez bada suertatzen, "galde erantzunetako" atalean eztabaidatuko da. Hemen ere 19.00tan da zitea. Legorretan udalak mozioa ez zuen onartu. Azaldu!!
Xabier Ezeizabarrenak azkenean kale egin zigun ta Iñaki Bárcenaren hitzaldi eta ondorengo eztabaidarekin konformatu ginen Itsasondora gerturatu ginanok. Argazki kamera eramatera ahaztu egin zitzaigun ta ez dugu irudirik. GoierrikoHitzakoek berria ateratzen dutenean loturatxoa jarriko dugu beraien argazkira ohiko legez. ;-)Argazki kamera ahaztu bagenuen, oraingoan grabagailu digitala eraman genuen eta hitzaldi osoa .mp3 formatoan eta 128kbps. kalitatean grabaturik dugu. 85Mbtako "tarugoa" geratu da, norbaitek kopia bat nahiko balu, kaso egin dezala. Eta ez, emailez ez dugu bidaliko.Goierriko...
Komunikazio kanal berria dugu herritarrok delako "euskal Y" madarikatuaren inguruan "informatzeko". Ongi.Delako komunikazio kanal hau irekitzeagatik gure Nuria herriko plazan publikoki egurtua izatea eskatzea zilegi delakoan gaude, are eta gehiago apirilean bere hitzei kaso egiten badiegu: "No estamos en tiempo de debate, estamos en tiempo de ejecución" Nolaz da posible bestela Y-a egiteko erabakia hartu ondoren, ORAIN "eztabaidara eta informaziorako" balioko duen tresna bat irekitzea? Guri adarra jo nahiean al zabiltz, politt hori? &nbs...
Aupa denei!Honekin batera azaroaren 26an gertatutakoaren kronika laburra dijoakizue, horrekin batera zenbait argazki eta bideo sekuentzi bat dezute ikusgai.Eguna goizeko 10.00etan Itsasondotik ateratako mendik martxarekin hasi zelarik, eguraldi paregabea lagun 150ren bat lagun bildu ginen Itsasondo-Ordizia eremua ezagutzeko asmoz.Ordiziara 11.30etarako iristen hasi ginelarik, bertan bildu ginen ia mila lagunek Itsasondoko bidea 12.20etan hartu genuen. Itsasondora iritsitakoan Goierriko AHTGelditu! Elkarlanako kide batek aurkeztutako ekitaldian Itsasondoko semea den Mikel Garmendia bertsolar...
Atzoko partez, azaroak 23an, prentsaurrekoa eskaini genuen datorren igandean Itsasondon deitua dagoen manifestazio eta ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatuz. Notizia bere osotasunean Goierriko Hitzaren web orrian hemen dezute.
Itsasondon abenduan egingo den herri kontsultaren inguruan herritarrei informazioa elearazteko hitzaldietan, atzoko partez, azaroaren 22an, AHTren alde onak azaltzeko Xabier Ezeizabarrena ingurumen gaietan aditu eta Donostiako udalean EAJko zinegotzi den abokatu donostiarra izan genuen.Ezer baino lehen Xabierri eskerrak eman nahi dizkiogu Itsasondora etortzeko hartutako denbora eta ahaleginagatik, are eta gehiago AHTren aldeko jarrera aurkeztuko duen pertsona bat aurkitzeko udaletxeak izan dituen zailtasunak izan ondoren. Horrekin batera, Goierriko AHTGelditu! Elkarlana be...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak herritarrei jakinarazi nahi die, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuorde den Arantxa Tapiak Goierritarra aldizkarian egindako adierazpenak, Abiadura Handiko Trenaren inguruan agintariek herritarrengan sortu nahi duten ezjakintasun eta etsipenaren isla besterik ez direla. Ostiralean argitaratutako elkarrizketan sailburuordeak esandakoak aldizkarian bertan Eusebio Lasa Elkarlaneko kideak gezurtatzen baditu ere, ezinbesteko egin zaigu herritarren informazioa eta obren esleipenari buruzko Arantxa Tapiaren hitzak lotsagabekeria hutsa direla nabarm...