AHTren obretako itxituren eraisketa Lukon.
Gaurko, abenduaren 27ko, eguerdi partean Urbinako AHT EZ! Guneko neska-mutilak AHTko obretako itxiturak moztu dituzte.
Ekintza zuzen
eta publiko honen bitartez, “Euskal Y”-aren eraikuntza
lanetarako 55.000 metro karratuko nekazaritza-lur berehala okupatu eta
suntsitu asmo dituztela salatu dugu.
Lurrean AHTa baino hobe artoa.
Eguerdiko
12etan azpiegitura erraldoiak lapurtu nahi dituen landa lurra
berreskuratzeko aurpegia artoa eta erremolatxa bezala jantzita jende
ugarik 600 metro luze eta 80 zabalean daukan partzelaren inguruan
dagoen hesia kendu du.
Azpiko irudian zapalduta Urbinako blogean dauden irudi eta bideoetara joango zarete.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: