Kakalarria sartu zait.
Komunikazio kanal berria dugu herritarrok delako "euskal Y" madarikatuaren inguruan "informatzeko". Ongi.
Delako komunikazio kanal hau irekitzeagatik gure Nuria herriko plazan publikoki egurtua izatea eskatzea zilegi delakoan gaude, are eta gehiago apirilean bere hitzei kaso egiten badiegu: "No estamos en tiempo de debate, estamos en tiempo de ejecución" Nolaz da posible bestela Y-a egiteko erabakia hartu ondoren, ORAIN "eztabaidara eta informaziorako" balioko duen tresna bat irekitzea? Guri adarra jo nahiean al zabiltz, politt hori?
Atzoko partez Bilboko Euskalduna Jauregian kanal honen aurkezpen ofiziala izan zen. Gutako batzu kanpoan zeuden bezala, beste batzu barrukaldean beraien desadostasuna agertzeko bina agerpen egin zituzten, bigarrenean Itsasondoko Danel Etxeberria zinegotziak Lehendakariari testu bat eskuratzeko ahalegina egitera zijoalarik "Ibarretxe jauna..." esatearekin batera dozena bat bizkarzain gainera bota eta arrastaka atera zituzten eraikinetik kanpora.
"Konsensua" aidanez.
Isilaraziak, itoaraziak, ezkutura behartuak nahi gaituzte, muzin egiten dioten herritarren ahots eta erabakiari. "Democracia de baja calidad" zioen urtetan euskal politikari batek Espainiako demokraziari buruz, hemen ere ez gabiltz oso urrun kalitate eskas horrengandik.
Azpikaldean, zenbait medioetan atzoko ekitaldiaren berri dezute. Prestatu ezazute komuneko papera.
Garan, Berrian, Noticias de Gipuzkoan
ElCorreoEspañolen
Horrekin batera, atzo ElCorreoEspañolek portada zekarren artikulu baten lotura dijoakizue, eta artikulu honen arira PPko buruzagien deklarazioak. Jende hau zein klabetan diharduen ikusteko balioko dizuelakoan gaude. En fín...
Azkenik, eta sarrera hau amaitzeko, gogoratu ezazute gaur 19.30etan Iñaki Bárcenak ziurrenik aurreko astean egon zen Xabier Ezeizabarrenarekin batera eztabaida egingo dutela Itsasondoko udaletxean. Honako artikuluan Iñaki Bárcenaren zenbait ildo interesgarri dituzue. Geroarte!
Iruzkinak
Sustatu 2006-11-29 10:13 #1
Medio guztiek ez dute ikusmira berdina eman... <a href="http://www.sustatu.com/">Sustatun </a>saiatu gara <a href="http://www.sustatu.com/1164703652">beste modu batean informatzen AHT.ari buruzko Interneteko informazioaz.</a><br />
lagun batek esan dit... 2006-11-29 11:57 #2
lagun batek esan dit beste batek esan diola, haren lehengusinaren lankideak kontatu ziola, berak lan egiten duen enpresako nagusiaren seme gaztearen neska-lagunak kontatu ziola, eta abar, eta abar... berak bazekiela zein enpresak ez dion emango gizarteari Ibarretxeren txu-txu trenaren berri. EuZZZZkadiko megametropoli handienean dago, MBN du izena eta eurak arduratuko dira desinformazio kanpainaz. Astelehenean megametropoliko Euskalduna jauregian egin zen ekitaldia ere eurek antolatu zuten edo euren kanpaina aurkezteko zen. Ez dakit, baina enpresa hori merituak egiten hasi da euren izena ohorezko taulan agertzeko Altuna y Uria eta Tecsaren ondoan, ez zaizue iruditzen? Niri bai behintzat... eskerrik asko
Goierriko AHTGelditu! Elkarlana 2006-11-29 15:36 #3
Sustatun bikain egin dezute, lasai horregatio.<br />
Utzi iruzkina: