Azaroak 26aren kronika.


Aupa denei!
Honekin batera azaroaren 26an gertatutakoaren kronika laburra dijoakizue, horrekin batera zenbait argazki eta bideo sekuentzi bat dezute ikusgai.

Eguna goizeko 10.00etan Itsasondotik ateratako mendik martxarekin hasi zelarik, eguraldi paregabea lagun 150ren bat lagun bildu ginen Itsasondo-Ordizia eremua ezagutzeko asmoz.
Ordiziara 11.30etarako iristen hasi ginelarik, bertan bildu ginen ia mila lagunek Itsasondoko bidea 12.20etan hartu genuen. Itsasondora iritsitakoan Goierriko AHTGelditu! Elkarlanako kide batek aurkeztutako ekitaldian Itsasondoko semea den Mikel Garmendia bertsolariak bertso batzu eskaini zizkigun eta herriko gaztetxo batek testu bat irakurriaz amaitu genuen goizeko atala. Jarraian herri bazkarian 130 bat lagunek paellea ta txipiroiak dastatzeko aukera izan genuen.

Goierriko AHTGelditu! Elkarlanatik eskerrak eman nahi dizkiegu prestatutako ekitaldietan parte hartu eta lagundu duten herritar orori. Hurrengo zitea, Itsasondoko herritarrei dagokie datorren abenduaren 3an.
Animo denei eta AHT GELDITU!!!

Eguneraketa: Gaurko, azaroak 27ko, Noticias de Gipuzkoa eta Garako artikuloak hemen eta hemen dituzue ikusgai.

 

  

    

             



 

Oharra

Oharra 2006-11-29 16:03 #1

Bertsolaria ez zen Mikel Garmendia, Mikel Mendizabal baizik.

Goierriko AHTGelditu! Elkarlana

Goierriko AHTGelditu! Elkarlana 2006-11-29 23:32 #2

Glups! Egia da. Barkatu akatsa.<br />


Utzi iruzkina: