Txindokin harrobia irekitzeko baimena ematekotan da Gipuzkoako Foru Aldundia.

 
Gipuzkoako Foru Aldundiak Txindokin kareharria landuko luken harrobi bat irekitzeko baimena ematekotan dagoela jakinarazi dugu Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean.

Antza denez, datorren urteetan "Gipuzkoa Hiria" proiektuaren barnean garatu nahi diren azpiegiturek (AHTa, Pasaiako Superportua, Mutrikuko portu berria...) izango dituzten harri eta porlan beharrak asetzeko izango litzake harrobi hau.

Kaltetuak izango lirateken sektoreek honen inguruan oraindik adierazpenik egin ez badute ere, plangintza honek Goierriko ekonomiarentzat izango luken ekarpen baikorra adierazi du Goieki Goierriko garapen agentziak prentsa ohar baten bitartez.

Aldiz, Txindokin harrobiaren lanen ondorioz libratuko litzateken zonalde berrian Gipuzkoako Mendi Federakuntzak eskalada eskola bat eta trekking zirkuito bat sortzeko proposatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirolgi Fundazioari.
Larraitzetik tontorrera iristeko teleferiko bat jarriko litzaken aztertzen ari dira Diputazioko teknikariek.

Goitur elkarteko Nikolas Osinalde gerentea itxaropentsu agertu da berriarekin.
Bere esanetan, Goierriko turismoa bultzateko balioko omen du Gipuzkoako Mendi Federakuntzaren plangintzak eta teleferikoaren proposamenak.

Horren arira, AHTan etorriko diren turista katalan andana itxuraz atenditzeko, Larraitz eta Ñañarri ostatuetako zerbitzariei katalan ikastaro trinkoa egiteko aukera eskaini behar die Goiturrek.


                                       
               Nikolas Osinalde, Goiturreko gerentea 
               baikor agertu da.


Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak bortizki errefusatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa eta plangintza hau Goierriko gizarteari zertan den argitzeko eskatzen diogu.


Utzi iruzkina: