AHT EZ! guneak porlanezko oparia egin dio Ibarretxeri.


Ertzaintzak 3 lagun identifikatu ditu ekintzaren ostean.


             

Gaur abenduaren 24ean, AHT EZ GUNEAk zementuzko oparia egin dio Ajuria Enean Ibarretxe jaunari. Eguerdiko ordu batak aldera, 20 lagun inguru Ajuria Eneako Jauregira hurbildu gara. "BIHOTZA PORLANEZ BETEA DUZUE! AHTrik EZ!!" zioten pankartak eskuetan hartuta, eta porlanez beteriko karretilla bat taldearen buruan, lehendakariaren egoitzara jo dugu. Iritsi eta berehala porlanez eta eskonbroz zikindurik geratu da Ajurianeako atari dotorea, bildutakoek AHTren aurkako oihuak bota artean.

Minutu gutxitara alde egin dugu, ekintza bera Gasteizko PSOEren egoitzan egin asmoz. Alabaina, laister batean paisanoz eta Ertzaintzaren hainbat patruila inguruan izan ditugu, eta hiru lagun erretenitu eta idendifikatu dituzte. Jarraian, "laneko material" guztia eraman dute, esanez "falta" bat egin dugula eta materiala epaitegian berreskuratu beharko dugula: karretila bat, esku-megafonoa, motxilla, AHTren aurkako hainbat kamiseta... lapurtu dizkigute.

Gaurko ekintza txiki honekin AHT proiektu txikitzailearen inposaketa bere arduradunen aurrean salatu nahi izan dugu.    


Utzi iruzkina: