Beasain eta Ordiziako plenoetan gertatutakoaren berri.
Aurreko postean esan genizuen bezala, atzoko partez, azaroaren 30ean alegia, Beasain eta Ordiziako udaletan AHTren inguruko mozioak aurkeztu genituen. Ordizian mozioa aurkezteko behar bezalako epearen tramiteak jarraitu bagenituen ere, Beasainen aldiz koordinazio hutsunea medio goiz partean "urjentziazko" prozedura jarraituz aurkeztu genuen.
Legorretan egun batzu lehenago aurkeztu bagenuen ere zuzenean gai ordenan sartzea ukatu zitzaigun. Ongi.
Hiru herrietan aurkeztutako mozioak bi puntu amankomun zituzten, laburbilduz:
1. "Proyecto Constructivo" delakoaren tomo guztiak eta informazioa osoa herritarren eskura izatea udal liburutegietan.
2. Udalek herritarrei proiektu honen inguruan Heri Kontsultak babestea beraien iritzia eman dezaten.
Beasainen eta Ordizian mozioak onartu gabe geratu zirela esatea soberan dago. Beasainen gertatutakoaren inguruan, Patxi Plazaolak mozioa plenoaren gai zerrendan sartzea onartzen zen bozkaketa zinegotziei eskatu orduko, PPko bi zinegotziek alde egin zuten. Demokratak aidanez.
Beasainen mozioa aurrera atera ez bazen ere, udalak bere eskuetan duen informazio osoa herritarren eskuetan utziko zuela hitza eman zuen Patxik, "Proyecto Constructivo"a barne.
Bada zeozer. Zuzenean kaltetutako desjabetuen zerrenda publikoa egitea ez duela ere gehitu zuen. Bertan jasotako argazki batzu eta bideo puska pare bat dijoazkizue. Gure gaia jorratzen duen 21 minutuko .mp3 audio oneko fitxategia badugu ere, 15Mb. pixatzen ditu hala ere. ftp batetara igotzen dugunean zuen eskura utziko dugu.