Kategoria: beasain
Hemen duzue azken 1 eta 1a Beasaingo Loinaz jaiak eta gehienbat txozna lekuaren leku aldaketaren inguruan.
- Atsaldeon hi! Zer moduz? - Ba erreta, oso erreta!! - Ze pasatzen zaik ba? - Ze pasatzen zaieken? Ez al haiz udalaren azkenekoaz enteratu? - Ta ze in die ba? - Ba txoznak etxe azpian jarri! Gutxi iruituko zaik… - Bueno azpian… Zubin zijotzek ezta? Tabernan ondon. Bazian garaia herrira apur bat gerturatzeko… - Nola? Zoratuta hao hala? - Joe hi… Azken urtetan gertatzen ari ziana ikusita erabat ulertzekoa iruitzen zaiek. Han txokon ahaztuta jarraitu ezkero desagertu ingo zituan azkenen. Joan deken urten dirue galdu zien txozna jarri zien elkarte gehienek… - ...
Pasa den astean CAFeko langileek buruturiko manifestazioa grabatzen ibili nintzen. Prentsaurrekoa grabatu ostean korrika jo nuen Telefonikako aldapan gora mila lagunetik gorako aldarrikapena leku on batetik hartzeko. Ematen ez badu ere nahiko azkarra naiz korrika eta Ganbo izeneko muinoan zai nintzen manifa noiz iritsiko. CAFeko manifestazioa from GITB on Vimeo. Halako batean, ondoko portaletik hirurogeita hamar urtetik gora edo izango zituen gizon bat atera zen: - ¿Van a arregar esta calle también? -Galdetu zidan itxaropentsu. - No, estoy esperando a los de CAF que vienen en manifestac...
Urte berri bat, JAZPANA! Fest berri bat! JAZPANA! Fest krisis mode hori bai... Inoiz baino konplexu zein nekezagoa izan da jaialdia errealitate bilakatzea baina behin kartela muturren aurrean dugula, pozik baino gehiago gaudela esan dezakegu azken emaitzarekin. Izen handiak, goruntz doazen talde gazteak, banda mitikoak, herriko jendea, argazkilaritza, saskibaloia, skatea eta guztia nola ez, DEBALDE! Horiek dira dagoeneko laugarren edizioa duen jaialdi honen ezaugarriak eta guztiak mantentzea lortu dugu beraz, zer nahi duzue esatea? Oso gustora gaude. JAZPANA! Fest 2012 urriaren 26 eta 27a...
BEASAIN: IGARTZA MULTZOAAskotan gauza ederrak ezaugtzeko ez dugu urrutira joan beharrik. Hona hemen eredu ba, Beasaingo Igartza multzoa: jauregia, errota, burdinola, dolarea... Eraikunta hauek merezi dute bisita bat eta egin aurretik prestatu ahal izateko jarraian duzuna egokia izango duzu. Disfrutatu gure historia, kultura, teknologia... Jose Luis Etxezarreta GarinIGARTZA MULTZOA IGARTZAKO DATNZA KOFRADIA BURDINOLA GAINEAN IGARTZA BISITATZEKO INFORMAZIOAIGARTZA MULTZOKO WEB ORRIA
>Gazteen sailean lehiatzen zen eta eskuratu zezakeen bi sariak eraman zituen >Jendearen algarak piztu zituen laburmetraiak Uztailaren lehen gauean 22:30tan, ostiralez, ospatu da Beasainen bertako lehen laburmetrai jaialdia. Bi sail zituen lehiaketak alde batetik Beasaingo ikastetxetako ikasleen saila eta bestetik, gazte saila. Lehen atalean lau lan aritu ziren lehiatzen. Gazteen sailean berriz, sei (La pousance du temps, Luka, Ikusi makusi, The dreamer, Eta amama? eta Blue eyes). Maila ona zegoen aurkeztutako lanetan. Antolatzaileek lan handia egin zuten finalistak izan ziren s...
Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik,eta baita emariagatik ere. 75 kilometro luze ditu, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne —Zarautz eta Getaria ere kontuan hartuz—, guztira 158.000 biztanle ingururekin (2008).
La Fiscalía de Guipúzcoa pide dos años y medio de cárcel para dos jóvenes acusados de encadenarse dentro de un bidón relleno de hormigón para obstaculizar las obras de construcción del Tren de Alta Velocidad en Beasain. Según el escrito de acusación, los hechos ocurrieron sobre las 10:00 horas del 3 de junio de 2008, cuando los dos procesados presuntamente “obstaculizaron el libre tránsito” de los vehículos que trabajaban en las obras de construcción del TAV, tumbándose en la calle Mariarats de Beasain tras haber introducido uno de sus brazos en un bidón relleno de hormigón. La Fiscalía con...
Beasaindik Lazkaora pare bat kilometro exkaxeko tartea dago, pabeloi industrial eta etxe zaharkituen artean ematen dena. Ez dirudi esperientzia estetikoa bilatzeko tokirik aproposena, baina dena da begiratzen den begien araberakoa. Zentsura, artea, dekadentzia, edertasuna, artisten izena, norbanakotasuna eta abarren inguruko hausnarketa.beasain - lazkao I (graffiti removal) from borthuzai on Vimeo.
Beasaindik Lazkaora pare bat kilometro exkaxeko tartea dago, pabeloi industrial eta etxe zaharkituen artean ematen dena. Ez dirudi esperientzia estetikoa bilatzeko tokirik aproposena, baina dena da begiratzen den begien araberakoa. Zentsura, artea, dekadentzia, edertasuna, artisten izena, norbanakotasuna eta abarren inguruko hausnarketa.beasain - lazkao II (graffitti removal) from borthuzai on Vimeo.O. Welles text: "This has been standing here for centuries... ... and it's without signature... ... naked, poor, forked, radish. There aren't any celebrations... ... maybe a man's name, doe...
Aitaren Super 8ko imaginak berreskuratzen: Beasain (1984)
Pasa berri diren gabonetan, haurra nintzela aitak hartutako Super 8aren imaginak berreskuratzen aritu gara (tomavistas, berak esaten duen bezala). Egia esan, gogoratzen nuen tomavistasa baina ez nuen ideiarik ere, bertan horrelako materialik zegoenik. Pare bat ordu bideo berreskuratu ditugu nahiz eta audioa urteen poderioz galdu egin den (lastima…). Imagina gehienak famili oporretakoak dira eta egia esan, negar malkoak isurtzetik oso gertu egon naiz aita, ama, anaia eta ni neu duela hainbeste urte ikustean (zergatik sortarazten ote dute nostalgia haurtzaroko imaginek?). Famili imaginak et...
Zuen negozioa, gure krisi ekonomikoa!
Bihar, azaroak 6, ostirala, Patxi López Beasain Este-ko lehen harria jartzera etorriko omen da Mariaratzera. Hori dela eta, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea egingo du Mariaratzen 12:00etan.
Nahiko abandonatua izan dut bloga azkenaldian (aurreko larunbateko asperraldia salbu) eta atentzioa deitu zidan bati kontatu nion nola nahiko liatuta nabilen beste kontu batekin. Beno… nahiko liatuta ez, zoratuta! Ba hementxe arrazoia. Jazpana! Fest Jaialdia urriaren 23 eta 24ean ospatuko da Beasaingo Bernedo Aparkalekuan Rural Postmodern Festival in Beasain lemapean. Horixe da gure izena eta baita gure izena ere. Herritik mundura, txikitik handira eta nola ez, ezberdintasunetik berdintasunera. Jaialdi potentea izan beha...
Diario Vasco> Es una queja, un malestar que está en la calle y entre los que frecuentan la carretera que lleva al barrio de Erauskin. (Gehiago irakurri)Un camion invade la zona de peatones de la carretera. Foto: Juantxo.
Urrian gaude dagoeneko eta nahi edo ez, uda eta oporrak aspaldi pasa ziren. Hala ere, bada udan sortutako kontu bat ez nukeena pasatu gabe utzi nahi, nahiko sututa naukalako gehienbat. Gogoan ditut haurtzaroko udak. Hamabost bat egunetarako Pirinioetara joaten ginen oporretan famili osoa baina badakizue, haurren oporrak, gurasoek izaten dituzten hiru-lau aste horiek baino luzeagoak izaten dira eta Udalekuetan pasatzen genuen astea kenduta, uda osoa Beasainen pasatzen genuen. Gaur egun, herria zaintzea deitzen diogu horri baina garai orduan ez zegoen horrelako pentsamendurik gure buruetan ...
Egun hauetan lanpetuegi ibiliko naiz blogean idazteko. Ondo izan!
Artista beasaindar hauek lan eta lan jarraitzen dute. Aspaldi hasi ginen Besaingo kaleetan zehar bien arteko kolaborazioak ikusten (pareta bat baino gehiago sinatu dituzte). Banatuta ikusi ezkero, Imanol eta XTRMren estiloak erabat ezberdinak direla esango genuke, ura eta olioa. Hala ere, Sabadelleko Impaktes Visuals galerian erakutsi duten moduan, ederki moldatzen dira bien marrazkiak elkarrekin. Bien artean antolatu dute erakusketa. Bakoitzak bere marrazakiak eraman ditu Bartzelona aldera eta behin han, elkartu egin dituzte. Fondoko elementuekin jolasean bi obrak elkartu dituzte eta bene...
Badator Korrika 16! Apirilaren 2an sartuko da karrera Goierrin eta betiko legez afaria antolatu du Korrika Batzordeak. Hitzordua martxoaren 27an izango da, iluntzeko 8:30ean, Beasainen. Arratsaldean sukaldaritza lehiaketa izango da eta elkarteentzako izen-ematea zabalik dago oraindik.Afarirako txartelak ohiko lekuetan izango dira salgai. Azken egunera arte ez itxarotea eskatzen da.
Beasaingo Dolarea baserriaren berritze lanak aurrera doaz eta dagoeneko hurrengo urterako lau izarreko hotel bat izango denaren gune ezberdinak forma hartzen ari dira. Kontua da, bere garaian garrantzia asko izan zuen eta Igartzako multzo historikoko zati garrantzitsua den baserri honen pareta bat botatzean dokumentu sinestezin batzuekin topo egin dutela. Agian Borthuzairen blogerako egokiagoa da gai hau baina azkarrago ibili naizenez, nik neuk azalduko dizuet kontua. Ematen duenez XIII. mendean bi jauntxoen artean apostu bat egin zuten. Jauntxo hauek Igartzako Kontea eta Segovi...
Charlton Heston Iberikoa… Beasainen? Segi 5:45 minuturarte Surrealista gutxi esatea da...
Beasaingo San Martin plazan, udaletxeko eraikinaren aurrean ageri dagoen pankarta:
Mariaratzeko ingurunean egiten ari diren triskantza dokumentatze aldera, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanatik ekimen berri bat jarri dugu abian.Datorren larunbata 28an, goizeko 11etan Beasaingo Zubimuzutik aterata Mariaratzeko ingurunera abiatuko gara eta gure argazki eta bideo kamerak erabiliz argazki rallya antolatu dugu.Harturiko argazkiekin erakusketa prestatuko dugu Ordiziako festetarako eta argazkirik adierazgarrienari legezko afari parea izango ditu opari gisa.Beraz, animatu, prestatu zuen memori txartel eta bideo zintak eta ekin lanari!!
Beasaindarra naiz, Beasainen jaio nintzen eta bizi guztia bertan eman dut. Makina bat aldiz entzun dut gure herrian ez dela herri sentipenik baina nik behintzat, badut. Agian, eragina izango du nire etxekoak arbola genealogikoa egiten aritzeak eta 1614ean oraindik Beasainen ginela jakiteak baina kontua da, nik badudala herri sentipen hori. Hala ere bada beste herri bat nire bihotzean zatitxo bat duena eta inguru honetan horrelakorik esatea arriskutsua bada ere, banoa. Ordizi ere nire bihotzean izango da beti. Aita ordiziarra da eta nire aiton-amonak bertan bizi zian dira beti...
Beasaingo Udalaren weborrian aldaketatxo batzu
Hacker talde baten lanaren bitartez, Beasaingo Udalaren weborri instituzionalean "gehikuntza" pare bat egin direlaren berri izan dugu.Lehena azpikaldeko irudian ikustea dezutena da. Weborriaren gaikaldean "AHT STOP!!" banner aldakorra jarri dute. Bestetik, weborrian sartzerakoan bafleak pizturik badituzue, tren baten soinua sartu dute.Biba zuek!!!