Imanol eta XTRM artista beasaindarren erakusketa Sabadelleko Impaktes Visuals galerian
Artista beasaindar hauek lan eta lan jarraitzen dute. Aspaldi hasi ginen Besaingo kaleetan zehar bien arteko kolaborazioak ikusten (pareta bat baino gehiago sinatu dituzte). Banatuta ikusi ezkero, Imanol eta XTRMren estiloak erabat ezberdinak direla esango genuke, ura eta olioa. Hala ere, Sabadelleko Impaktes Visuals galerian erakutsi duten moduan, ederki moldatzen dira bien marrazkiak elkarrekin.
Bien artean antolatu dute erakusketa. Bakoitzak bere marrazakiak eraman ditu Bartzelona aldera eta behin han, elkartu egin dituzte. Fondoko elementuekin jolasean bi obrak elkartu dituzte eta benetan txukuna geratu zaie Hola Karambola erakusketa hau.
Imanolez aritu izan naiz aurretik blog honetan (kolaborazioren bat ere egin genuen) baita dizebiz ere eta gaurkoan aurkezten dizuet Beasaingo kaleek biziz betetzen lagundu duen hirukote honen hirugarren punta. Xabier izena du eta XTRM izenpean sinatzen ditu bere lanak. Estilo oso pertsonala du, marrazki bat ikusi eta berea dela konturatzen zaren horietakoa. Pasa zaitezte bere myespacetik eta ikusi azkenaldian kalean eta etxean egin dituen lanak. Eta beste alde batetik, Sabadell ingurutik pasatzen bazarete, badakizue, Hola Karambola!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: