Kategoria: impaktes_visuals
Artista beasaindar hauek lan eta lan jarraitzen dute. Aspaldi hasi ginen Besaingo kaleetan zehar bien arteko kolaborazioak ikusten (pareta bat baino gehiago sinatu dituzte). Banatuta ikusi ezkero, Imanol eta XTRMren estiloak erabat ezberdinak direla esango genuke, ura eta olioa. Hala ere, Sabadelleko Impaktes Visuals galerian erakutsi duten moduan, ederki moldatzen dira bien marrazkiak elkarrekin. Bien artean antolatu dute erakusketa. Bakoitzak bere marrazakiak eraman ditu Bartzelona aldera eta behin han, elkartu egin dituzte. Fondoko elementuekin jolasean bi obrak elkartu dituzte eta bene...