Kategoria: imanol_aizpuru
Artista beasaindar hauek lan eta lan jarraitzen dute. Aspaldi hasi ginen Besaingo kaleetan zehar bien arteko kolaborazioak ikusten (pareta bat baino gehiago sinatu dituzte). Banatuta ikusi ezkero, Imanol eta XTRMren estiloak erabat ezberdinak direla esango genuke, ura eta olioa. Hala ere, Sabadelleko Impaktes Visuals galerian erakutsi duten moduan, ederki moldatzen dira bien marrazkiak elkarrekin. Bien artean antolatu dute erakusketa. Bakoitzak bere marrazakiak eraman ditu Bartzelona aldera eta behin han, elkartu egin dituzte. Fondoko elementuekin jolasean bi obrak elkartu dituzte eta bene...
Aurreko batean kontatu nizuen nola nire gelan mueble berriak sartzen ari nintzen. Ba kontua da, amaitu direla aldaketak eta orain gela apur bat janzteko ordua tokatzen dela. Ohe gainean koadro edo poster bat jartzeko intentzioa nuen eta bapatean, Imanol Aizpuru original bat nuela konturatu nintzen. Xabiertxo sasi-dokumentalerako egin zuen murala da eta obraren hiru piezak enkoadratzera eraman ondoren, ederki geratu delakoan nago. Zenbat balioko ote du hemendik 40 urtera…
"Ekaitza badator eta ni zai. Zintzilikatuta nituen arropak jaso ditut eta ekaitza badator. Ekaitza badator eta ni zai. Leihoak itxi ditut eta portxeko aulkiak ere lotuak daude eguzkia denean itzala ematen didan zuhaitzera eta ekaitza, gertuago dago. Ekaitza badator eta ni zai. Portxeraen erdian eserita nago laino beltzari begira, “Jaso al ditut etxe atzekaldean nituen gauzak? Bai, barruan daude”. Ekaitza badator eta ni zai. “Hamaka gorde al dut? Bai, autoko maleteroan dago”. Ekaitza badator eta ni zai. Laino belatzari begira nago eta ez dut ezer gehiago egiteko ekaitzari itxarotea ba...
Batzuk lan eta lan jarraitzen dute eta horrela erakusten dute beraien artea barrenetik irteten zaiela. Imanol Aizpuru beasaindarra hauetako bat da eta joan zen larunbatean bere azken erakusketari ekin zion Donostiako Parafernalia arte galerian Javi Coro argazkilarierekin batera. Betiko moduan denok gonbidatuta zaudete bertara joatea. Animatu!
Aurrekoan esan bezala, Donostian izan ginen Imanol Aizpururen erakusketaz gozatzen eta behingoz, beti ezbehar eta negarrak sortzen dizkigun ditxosozko eraikin horrek ratu on bat pasarazi zigun. Ernest Lluch Kulturetxea Anoeta futbol(edo jakin zazue zer)-zelaiaren magalean dago; 8 eta 9 ateen artean eta joan den ostiraletik eta Urriaren 20arte Imanolen kolorez beteriko mundua du bere barnean. Erakusketan sartu eta lehen marrazkia ikustean garbi geratzen dira Imanolen intentzioak. Lehen marrazki horretan bere monigoteetako bat agertzen zaigu kondoi bat nola jartzen den erakusten (etzaigu gaiz...
Egia esan ez da arteaz gehiegi hitz egiten blog honetan baina hitz egiten den gehienetan tipo berbera izaten da protagonista; Imanol Aizpuru edo gure Voll-Damm irentsitzaile maitea. Orain gutxi izan nuen berriz ere berarekin lana egiteko aukera eta gure azken kolaborazioa blog honetan ikusi eta irakurtzeko aukera izan duzue. Hala ere, Imanolek lan asko egiten du (ez beste batzuk bezala) eta azkenaldian marraztu dituen lientzo guztiekin erakusketa bati ekiten dio Donostiako Ernest Lluch Kulturetxean. Urriaren 20arte izango da “Pan, Circo y Boogie Boogie”erakusketa honetaz gozatzeko au...
aizpuru&indezent Little Miss America Arratsaldeon denoi! Bai ni naiz, ekuadorreko alde honetara dagoen tiporik ederrena. “Zermoduz gaur JC? Oraindik asko hobetu beharrean hago nire mailara iristeko… beno, zer demontre, hik eta nik bazekiau hori ez dekela inoiz gertatuko kar kar kar”. Ederra dago hondartza gaurkoan bai jauna. Bada garaia itsaso zakar honetako olatuek nire lerdentasuna ezagutu dezaten. “Aupa Jeny! Zer da irribarre hori? Atzo gauekoa ahaztu ezinean ala?” Pff, delitua izan beharko litzateke ni izatea, bidegabekeria bat da besteentzat. “Hara nor dagoen hor! Hori ipurdi ...
Zubia luze joan da eta gogorra suertatu da azkenean Lazkao festak zirela medio (ez dugu erremediorik). Hala ere, probetxuzko gauzak ere egin eta ikusi ahal izan ditugu ia akueduktoa zen honetan. Joan den larunbatean Bilboko Riberako Merkatuan izan ginen epelde-mardarás galeriak antolaturiko Outsiders erakusketa ikusten. Printzipioz Imanol Aizpuru artista eta lagunaren lana ikustera joan ginen hara baina egia esan, beste artisten lanak ere gustatu zitzaizkigun orokorrean. Artea ez da nire gai errekurrenteenetako bat eta egia esan nire kultura artearekiko ez da zabalegia (zero patatero). Hala...
Imanol Aizpuru eta beste 11 outsider Bilboko Erriberako merkatuan
Hazitakoa jasotzen omen da eta Imanol Aizpuru artista beasaindarrari ere tokatu zaio azken urtean egindako lan guztiaren fruituak jasotzea. Bartzelonako Almazen kulturgunean bere erakusketa itxi berri duenean hurrengoari ekin dio eta egia esan, ez da batere aukera txarra. Bilboko Erriberako merkatuan zabalduko da datoren ostiralean Apirilak 20, Outsiders izena daraman erakusketa eta bertan akademizismotik ihes egiten duten 12 artista gaztek hartuko dute parte. Artistek hamaika jatorri dituzte; Munich, Azkoitia, Caracas, Zurich, Iruñea… eta Beasain. Ohore bat da Imanolentzat horrelako erakus...
Aurreko batean, Imanol Aizpuru artista beasaindarrak Bartzelonan ireki berri duen “Hola Barcelona” expoaz aritu ginen. Mezu hartan esan nuen Imanol Euskadi Irratiko Dejavu saioan elkarrizketatu behar zutela eta aste bat itxaroten igaro ondoren, hereneguneko gauerdi inguru horretan berarekin hizketan aritu zen Susana Mujika. Asteazkenean beranduegi egin zitzaionarentzat, hementxe duzue kortea entzungai. Elurrak direla eta, elkarrizketaren erdibidean seinalea moztu zen ebaina minutu erdi bat Marconi eta bere hildakoak madarikatzen aritu eta gero berriz ere gurera itzuli ziren Imanol eta Susan...
Imanol Aizpururen Expoa Bartzelonako Almazen Kulturgunean
Dagoeneko martxan da Imanol Aizpuru besaindarraren lehen exposizioa orain bost bat hilabete artearen munduan bizia bilatzera joan zen tipo bat besozabalik jaso zuen Bartzelona inguru hartan. Gure Imanol tipo handia da, sekula ezagutu dudan marrazkilaririk hoberena izateaz gain. Gainera, erabateko artista dugu Imanol, aura berezi bat duen tipo horietakoa, magikoa. Ezagutu bezain pronto konturatzen zara mundutik ankapunttetan pasatuko ez den horietakoa dela Imanol; marrazkilaria, musikaria eta lagun ona. Azken hauxe da hala ere harrotasunez gehien betetzen nauena; laguan dudala alegia, h...