Imanol Aizpuru eta beste 11 outsider Bilboko Erriberako merkatuan

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-04-19 12:28
2

Hazitakoa jasotzen omen da eta Imanol Aizpuru artista beasaindarrari ere tokatu zaio azken urtean egindako lan guztiaren fruituak jasotzea. Bartzelonako Almazen kulturgunean bere erakusketa itxi berri duenean hurrengoari ekin dio eta egia esan, ez da batere aukera txarra. Bilboko Erriberako merkatuan zabalduko da datoren ostiralean Apirilak 20, Outsiders izena daraman erakusketa eta bertan akademizismotik ihes egiten duten 12 artista gaztek hartuko dute parte. Artistek hamaika jatorri dituzte; Munich, Azkoitia, Caracas, Zurich, Iruñea… eta Beasain. Ohore bat da Imanolentzat horrelako erakusketa batean egotea baina are ohore handiagoa da beasaindarrontzat gure herriaren izena horrelako tipo bati lotua ikustea.

Oraingo honetan Bilbo Zaharrean izango da erakusketa beraz, inork ez du aitzakiarik. Nahi izanez gero badakizue non dagoen.


Erriberako Merkatua map - Tagzania

Informazio gehiago bere fotologean

indezent

indezent 2007-04-19 12:31 #1

Pena da baino ematen do gaurkoan ezin dala erantzunik gehitu postei. Izurratzen dit justu Imanolen postakin izatea baino izorrau in barko deu.
Ez da lehengo aldia gertatzen dena eta ez dut uste azkena izango denik. Ea Blogakek arazoa konpontzen duen. Ni behinipein nazkatzen hasita nau.
Barkatu eragozpenak eta esateko zerbait baduzue aurreko mezuan komentatu. Eskerrikasko

indezent

indezent 2007-04-23 09:27 #2

Hemen informazio gehiago:
http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/noveles/visten/Mercado/Ribera/elpepuesppvs/20070421elpvas_14/Tes


Utzi iruzkina: