Pan, Circo y Boogie Boogie

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-09-28 16:10

Egia esan ez da arteaz gehiegi hitz egiten blog honetan baina hitz egiten den gehienetan tipo berbera izaten da protagonista; Imanol Aizpuru edo gure Voll-Damm irentsitzaile maitea.

Orain gutxi izan nuen berriz ere berarekin lana egiteko aukera eta gure azken kolaborazioa blog honetan ikusi eta irakurtzeko aukera izan duzue. Hala ere, Imanolek lan asko egiten du (ez beste batzuk bezala) eta azkenaldian marraztu dituen lientzo guztiekin erakusketa bati ekiten dio Donostiako Ernest Lluch Kulturetxean.

Urriaren 20arte izango da  Pan, Circo y Boogie Boogieerakusketa honetaz gozatzeko aukera eta esan beharrik ez dago denok zaudetela gonbidatuta Imanolen marrazkiez gozatzera. Nik behintzat bihar arratsalderako plana egina daukat.

          


Utzi iruzkina: