Imanol! Izan gintuan Pan Circo eta Boogie Boogiearen munduan

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-10-01 11:29

Aurrekoan esan bezala, Donostian izan ginen Imanol Aizpururen erakusketaz gozatzen eta behingoz, beti ezbehar eta negarrak sortzen dizkigun ditxosozko eraikin horrek ratu on bat pasarazi zigun. Ernest Lluch Kulturetxea Anoeta futbol(edo jakin zazue zer)-zelaiaren magalean dago; 8 eta 9 ateen artean eta joan den ostiraletik eta Urriaren 20arte Imanolen kolorez beteriko mundua du bere barnean.

Erakusketan sartu eta lehen marrazkia ikustean garbi geratzen dira Imanolen intentzioak. Lehen marrazki horretan bere monigoteetako bat agertzen zaigu kondoi bat nola jartzen den erakusten (etzaigu gaizki etorriko memoria errefreskatzea).

Koadro honen ostean, bere azken lanak ikus daitezke, formatu txikiko marrazkiak gehienak, denak, bazar txinoetan edo Ikean aurkituriko marko itsusienekin lagunduta; Ikeako marko barroko beltzean dagoena antologikoa da… niri behintzat, gehien gustatu zitzaidan lana.

             

Kuadro hauen artean bada nire lagun batek “Beasaingo Koadrila Eguna” deitu zuen bat. Ez dakit zein dagoen okerrago, artista edo ikustera goazenak. Formatu txikiko koadro hauek utzi eta aretoan aurrera jarraitzean ni behintzat, harrituta utzi ninduten formatu handiko koadro batzuekin topatzen gara. Hauetarako, Imanolek, errotulagailuak utzi eta ixipuak heldu ditu eta emaitza ikusgarria da benetan.

                 

Erakusketa amaitzeko, Bilbon egin zuen erakusketako zenbai lan mirestu daitezke pare bat aportazio berrirekin. Hala ere, bada azken txoko bat nahiz eta nahiko despistatuta egon gure harreta merezi duena. Aretoaren erdian zutabe bat dago eta bertan, Imanolen estilotik edo teknikatik aldentzen diren lanak aurkitu ditzakegu.

              

Gustota irten ginen erkusketatik eta kanpoan hitz egiten ari ginela Imanolen obraren esanaiaz hainbat gogoeta garatu genituen (hau oraindik zerbezarik edan gabe e!). Garbi dago Imanolen marrazkiak espresatzeko modu bat direla, garbi dago marrazki ezberdinetan agertzen den ikonografiak baduela bere esanahia eta hauen bidez Imanolek baduela zer esan. Hala ere, ez zait iruditzen koadroek, banaka, esanahi berezirik dutenik; Imanolen obraren esanahaia obra beraren orokortasunean dago. Marrazki bakoitza, erakutsi nahi digun mundu horretako pieza bat. Horrela, marrazki bat gehiago ikusten dugun bakoitzean gehixeago ulertzen dugu mundu hori; Pan, Circo y Boogie Boogie mundua.

Argazki gehiago hemen

 


Utzi iruzkina: