Imanol Aizpururen Expoa Bartzelonako Almazen Kulturgunean
Dagoeneko martxan da Imanol Aizpuru besaindarraren lehen exposizioa orain bost bat hilabete artearen munduan bizia bilatzera joan zen tipo bat besozabalik jaso zuen Bartzelona inguru hartan. Gure Imanol tipo handia da, sekula ezagutu dudan marrazkilaririk hoberena izateaz gain. Gainera, erabateko artista dugu Imanol, aura berezi bat duen tipo horietakoa, magikoa. Ezagutu bezain pronto konturatzen zara mundutik ankapunttetan pasatuko ez den horietakoa dela Imanol; marrazkilaria, musikaria eta lagun ona. Azken hauxe da hala ere harrotasunez gehien betetzen nauena; laguan dudala alegia, hori eta hogeitabost zerbeza ordubetean irensteko gai dela (importante).
Spurium talde beasaindarra Goierriko herrietatik hotsa ateratzen ibili zen garaian Imanol gure baterijolea zen, horrela ezagutu ginen. Ni segituan konturatu nintzen kantatzea ez zela nire punturik fuerteena baina de balde afaltzea eta barra librea izatea tentazio handiegiak ziren hamasei ureteko gazte batentzat. Imanol aldiz, krack bat zen, zen eta da. Gau egun Continuo Renacer talde def-metal-trash-jazz-fussion-progresive- ph neutro-arikitraun-ean jarraizten du jotzen eta egia esan nahiko ondo doazkie gauzak.
Kontua da, Imanolek Arte Ederrak ikasi zituela Bilbon eta bukatu bezain pronto (esateko modu bat, behar zuena baino urte bat gehiago behar izan zuen ;)), Bartzelonara joan zen ikasten jarraitu eta arte munduan bere lekutxoa egitera.
Unibertsoaren ekilibrioa justua delako, ez du gehiegi itxaron beharrik izan eta Urtarrilaren 12an ireki du bere lehen expoa den “Hola Barcelona”, Bartzelonako Almazen gune kulturalean (hauei ere zetak gustatzen zaizkie). Expoa Otsail bukaera-Martxo hasiera arte egongo da irekita beraz, Bartzelonatik pasa behar denak ezin dio hutsik egin Beasaindar artista honen lanak ikusteko aukerari.
Imanolen lanak leku ezberdinetan argitaratuak izan dira baina azkena, bat aipatzearren, The Balde aldizkariko harpidetza fitxa izan da .
Horretaz gain, joan den urteko Euskadiko Graffitti lehiaketako finalera iritsi zela ere esan beharra dago. Final hartan, sprayekin joan beharrean, pintura poto eta ixipuekin joan zen bakarra izan zen; ba horixe, artista bat.
Bartzelonak urrutiegi duenarentzat Imanolen marrazkiak bere flogean daude ikusgai (egin hemen klik). Hala ere, hementxe jartzen dizkitzuet bere marrazki batzuk. Marrazki hauek edozein leku alaitzeko balio dute, ez dadila gutxiago izan blog hau. Animo Manolete!!
Iruzkinak
i eme 2007-01-16 11:56 #1
kuriosoa Imanol'en lana... ez nian ezagutzen bera eta ez ere bere lana. Graffitirik badik inguruetan?

indezent 2007-01-16 12:03 #2

Ez, ez da graffiteroa. Txapelketara papelean egindako eredu bat aurkeztu behar zan eta antolatzailek graffiti bat ziala pentsau ziaten. Tolosa jun zian finalea ta flipauta geittu zittuan pinturakkin ailatzen ikusi ziatenen.

Lientzon pintatzen dik beti eta egie esan guapok dittuk. Aittu diatenez "naif" estilokoa edo omen dek, etzekiat zer deken baino guapok dittuk. Nik hasi zianeko kuadro bat zeukiat firmauta, haber nere jubilazioa asegurau behar zieken oaindik jeje

i eme 2007-01-16 12:09 #3
naif ukitua badik baña nik esango niake zeozer grafikogoa dekela.
bai bai... gorde zak ondo lan hoi; nork zekik, Bartzelona hiri ederra dek artistak bultzatzeko. Nik ere etxean badiat lagun baten argazki eder bat eta zai neok... ea ni jubilatu baño lehen izena hartzen diken.

indezent 2007-01-16 12:45 #4
Ba definizioa irakurrita naif-a behintat ez dela esango nuke. De kandidez nada. Sexua eta biolentzia, sexua behipein kontinuoak dira bere lanean. Bestela fijatu the Baldeko fitxan gainean bihotzaren bi alboetan zer dagoen.
kukue 2007-01-16 20:42 #5
Earrak marrazkik. Aber suerte ona eukitzeiken ba.

Joe hi, fijatze haiz, konturaure enok ein hor bihotz bat zeoanik, ta ze esanik ez ingurukotaz...

nerediamond 2007-01-17 09:20 #6

Egun on!!!

Ei ze marrazki wapuak! Gustau jat pilo bat!!! Ta bai, txuri beltza gero eta gehixau gustetan hasi jat...jejeje.

Gaur goiz jaiki naz...puf...ke pereza!!!jajaja! Zela doie dana? Benga ba, gero arte!

indezent 2007-01-17 09:26 #7
komo le gusta el espace a la niña...
kareu 2007-01-17 09:38 #8

ke puto manolo , ke puto amo!!

pozten neok erakusketa montatzea konsegitu dikelako! nahi dikenak ikusgai zeukik beasaingo gaztetxe zeuzkiken marrazkik, grafitik ez dituk, baño, paretak goitik bera pintauta zeuzkik!

ala con dios!!

bewater 2007-01-17 16:02 #9
Beti izan dik artista kutsue nire tokailoak eta bejon daiola...ondo marrazten dik eta etorkizuna duten gauzak gainera...
indezent 2007-01-17 19:08 #10

Aupa Manolete! Gaur gauen elkarrizketa in behar die Euskadi Irratin. Gaueko saion izango da asik interesatzen zaionak badaki; irratia piztu eta entzun.

Bartzelonatik mundura!!! Zorionak Imanol, mezi dek.

iturri 2007-01-17 22:31 #11
Eskerrik asko, Indezent jauna.

Oso erakusketa polita eta oso tipo interesgarria dirudi Continuo jaunak.

Ea Deja Vun entzuteko aukera dudan.

indezent 2007-01-18 09:02 #12
mmmm.... sentitzet dut norbait atzo gauean irratia entzuten egon bazen Imanolen zai jeje. Gehienbat, ez ziotelako elkarrizketarik egin. Elakarrizketa hurrengo asteazkenean izango da. Barkatu eragozpenak, emozioa izango zen ;)
Utzi iruzkina: