Larunbat arratsaldea outsiderrekin
Zubia luze joan da eta gogorra suertatu da azkenean Lazkao festak zirela medio (ez dugu erremediorik). Hala ere, probetxuzko gauzak ere egin eta ikusi ahal izan ditugu ia akueduktoa zen honetan. Joan den larunbatean Bilboko Riberako Merkatuan izan ginen epelde-mardarás galeriak antolaturiko Outsiders erakusketa ikusten. Printzipioz Imanol Aizpuru artista eta lagunaren lana ikustera joan ginen hara baina egia esan, beste artisten lanak ere gustatu zitzaizkigun orokorrean. Artea ez da nire gai errekurrenteenetako bat eta egia esan nire kultura artearekiko ez da zabalegia (zero patatero). Hala ere, gustatzen zait pentsatzea artearen inguruan iritzia emateko gai naizela beste guztiek bezala, begiak eta bihotza ditudalako eta honekin nahikoa delako zerbait gustatu zaidan edo ez esateko nahiz eta ona edo txarra den erabakitzeko baliabiderik ez izan (baliabide hauen zirkoaren inguruan hitz egingo dut beste batean).
Erakuslekua 12 txokotan zegoen banatua eta hauetako bakoitzean artista bakoitzak bere lana zuen erakusgai. Sartu bezain pronto noraezean ibili ginen minutu batzuetan eta beste artistak gainetik begiratu eta Imanolen txokoa ikusi genuenean hara zuzendu ginen. Dagoeneko familiarra egiten zait bere lana eta egia esan asko gozatu nuen bere lan berriekin; koloretsuak, pop ikutukoak, sexua, musika eta inozentzia eta ez-inozentzia ederki guruzatzen dituzten irudiak. Hori dena da Imanolen lana baina gehiago jakin nahi duenak badaki nora jo sarrera de balde da eta. Koadroez gain bere txokoa ere pertsonalizatua zuen Imanolek eta hurrunetik, gerturatzean ikusi behar zuenaren pista bat eskaintzen zigun abegikor.
Imanol Aizpuru
Beste artistei dagokionean gustatu zitzaizkidanekin geratuko naiz. Itsaso Zubiaren txokoa Imanolenaren parean zegoen eta egia esan bere marrazkietako trazoak eta kuadroen disposizioa gustatu zitzaizkidan. Obra monotematikoa zen Zubiarena, etengabe hankak besterik ez baigenituen ikusten. Hala ere, hauxe izan zen gehientxoenetakoa gustatu zitzaidana.
Itsaso Zubia
Honetaz gain Maria Jose Pardoren lana ere izugarri gustatzu zitzidan. Kuadro interkanbiableen kontua intresgarria zen baina eskultura txiki zein handietan egiten zituen ispilu jolasak izan ziren gehien gustatu zitzaidana.
Mª Jose Pardo
Maria Jose Rekalderen lana ere ikusgarria zen. Pinturak baina gehiago larruarekin egindako eskulturak gustatu zitzaizkidan ordea. Jorge Navak eginiko lanak ere atentzioa deitzen zuen. Bertan modelo batzuen aurpegiak ikus zitezkeen baina disolbentez eraldatuak. Begiak erakartzen zituen baina azalik ez zutenaren sentsazioa ematen zuten eta egia esan, nahiko yu-yu ematen zuen bere lanak. Nuperren lana ere interesgarria zen eta barre batzuk bota genituen bere koadro? Argazki? Ez dakit; bere lanekin.
Hortxe amaitzen dira aipagarri iruditu zaizkidanak eta gustokoarekin bakarrik geratu behar nintzela esan dut baian ezin dut. Ezin dut Begoña Arostegiren lanak atzera egin zidalako. Ez dakit zer gertatzen zaion baina gauza bat garbi daukat, bere hilekoarekin trauma bat duela.
Besterik gabe, hortxe dago nire kritika kaletarra. 12 artista hauetako batenbat ikusi nahi duenak Ekainaren 25a arte du Bilboko Ribera Merkatuan beraien lanaz gozatzeko edo alperkeriak jota bazaudete klikatu hemen eta gozatu beraien lanen argazkiez. Ez galdu aukera. Eta Imanoli dagokionean hurrengo irailean ere beste erakusketa bat izango du Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Hemen dagoeneko ez dugu kilometroen aitzakiarik. Gora gominolak eta garagardoa!
Iruzkinak
Amuitz 2007-05-03 22:50 #1
Espero diat ekainaren 25a baino lehen bilbotik buelta bat egitea, interesgarria zirudik. Eta merkatuaren goiko aldean erakusketa aretoa jartzea, puntazo bat.<br />
indezent 2007-05-04 09:09 #2
<p>Ba leku elegantea geratu dek erakusketarako. Ni joandakoan behintzat merkatua itxita zegoan. Irikita egon ezkero bai izango litzatekela puntazo bat.</p>
Bootxo 2007-05-04 16:39 #3
Itxura ederra bai; DFOTOra joateko aukerarik izango ez dudanez, honetara joatea ez litzateke aldaketa txarra izango...<br />
Utzi iruzkina: