Beasaindarra bai baina... Aupa Ordizi!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-05-19 12:52
1

 

Beasaindarra naiz, Beasainen jaio nintzen eta bizi guztia bertan eman dut. Makina bat aldiz entzun dut gure herrian ez dela herri sentipenik baina nik behintzat, badut. Agian, eragina izango du nire etxekoak arbola genealogikoa egiten aritzeak eta 1614ean oraindik Beasainen ginela jakiteak baina kontua da, nik badudala herri sentipen hori. Hala ere bada beste herri bat nire bihotzean zatitxo bat duena eta inguru honetan horrelakorik esatea arriskutsua bada ere, banoa.

 

Ordizi ere nire bihotzean izango da beti. Aita ordiziarra da eta nire aiton-amonak bertan bizi zian dira beti. Horretaz gain, juergarako ere, beti izan dugu ordizirako joera eta bertako tabernatan gau bat baina gehiago igaroak gara (Boga-boga oraindik gogoan…).

 

Azkenaldian ordea, garrantzia gehiago hartzen ari da herri hau nire bizitzan. Ez dut Ordiziako neska-lagunik bota ez, oraindik behintzat baina aurtengoan, kirol satisfazioak behinipein, Ordiziako bidetik etorri zaizkit. Hasteko, aurtengoan errugbyra zaletzen hasi naiz eta nola ez, Ordiziako taldea izan da gure ohieun jabe. Denboraldi honetan, asko kostata, baina mantentzea lortu dute Axioren mutilek eta bertan izan ginen azken partidu hartan ere. Festa ederra bizi izan zen Trevijanon azken partidu hartan.

 

Hilabete bat edo igaro da ordundik eta dagoeneko beste  berri on bat iritsi zaigu Ordiziatik. Badira hiruzpalau urte noizean behin Ordiziaren futbol partidetara ere joaten naizena, anaiak bertan jokatzen du eta odolak ere tiratzen du badakizue. Kontua da, joan den larunbatean hirugarren maialara igotzea lortu dutrela urdinek eta nola ez, horretan ere hantxe izan ginen. Ederki jokatu dute ordiziarrek urte osoan zehar eta hori gutxi balitz, etxeko jokalariekin. Badira 40 urte Ordiziak hirugarren mailan jokatzen ez duena (garaia hartan Villafranca…) eta hurrengo urtean hortxe izango dira beste batzuen artean Beasaingo taldearen aurka jokatzen (herritar bakarra dago taldean baina taldea Beasaingoa da, edo ez?). Zorionak taldekide eta zale guztiei ondo merezia baidute igoera. Aupa Ordizi!

 

Nik artean, Beasaindarra izaten jarraituko dut, kirola kenduta noski.

 

indezent

indezent 2009-02-14 16:34 #1

mmm... aportazio interesgarria...


Utzi iruzkina: