Aitaren Super 8ko imaginak berreskuratzen: Beasain (1984)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-01-26 17:17
2

Pasa berri diren gabonetan, haurra nintzela aitak hartutako Super 8aren imaginak berreskuratzen aritu gara (tomavistas, berak esaten duen bezala). Egia esan, gogoratzen nuen tomavistasa baina ez nuen ideiarik ere, bertan horrelako materialik zegoenik.

Pare bat ordu bideo berreskuratu ditugu nahiz eta audioa urteen poderioz galdu egin den (lastima…). Imagina gehienak famili oporretakoak dira eta egia esan, negar malkoak isurtzetik oso gertu egon naiz aita, ama, anaia eta ni neu duela hainbeste urte ikustean (zergatik sortarazten ote dute nostalgia haurtzaroko imaginek?).

Famili imaginak etxerako gordeko ditut baina hemen uzten dizuet 1984an Beasainen izan zen elurte izugarriaren adierazgarri txiki bat. Gogoan dut, pergoletatik gurasoekin nindoala elurra gerrirate iriten zitzaidala (gerria beste altura batean zegoen ordea…). Nola aldatu den herria…

Hala ere, herriko imaginen ondoren eta gaur egun nire ogi-bidea zein den jakinda, ezin izan dut erreprimitu amaieran beste beste bideotxo bat sartzea... Patua esistitzen ote da?

PD: Eta bai, kantu hori aukeratzea ere, ezin izan dut erreprimitu ;)

asier

asier 2010-01-27 11:05 #1

Ai! Irudi zaharren magia! :-)

Gure etxean ere badira tomabistasarekin egindako pelikula mordoa. Batzuk online ere bai, hemen edo hemen. Zuk jarritako musika falta zaie :-)

Eta pentsatu duzu irudiak Euskal Filmotekari uztea? Familia barruko irudiak izanda, ondo hausnartu beharreko kontua izan daiteke, baina ziur nago filmotekan eskertu egingo dizutela. Horrelako irudien bila dabiltza beti. Guk irudi familiarrak ikusten ditugun tokian, eurek garaiak, modak, janzkerak, auto-flotak eta enparauak ikusten dituzte.

indezent

indezent 2010-01-27 20:45 #2

Magia dute irudi zaharrek bai eta pre-digital aroko imaginek gainera badute toke berezi bat (ederrak zureak!). Musikan biniloarekin gertatzen denaren antzekoa akaso...

Hala ere, 50 urte  pasa direnaren sentsazioa ere ematen dute ;)

Eta filmotekarena, ba esan duzun moduan familia imaginak dira guztiak Beasaingo hauek kenduta beraz, oraingoz, etxean geratuko dira.

Utzi iruzkina: