Treviño berria: Iurre Segovia izan daiteke

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-12-28 17:21

Beasaingo Dolarea baserriaren berritze lanak aurrera doaz eta dagoeneko hurrengo urterako lau izarreko hotel bat izango denaren gune ezberdinak forma hartzen ari dira. Kontua da, bere garaian garrantzia asko izan zuen eta Igartzako multzo historikoko zati garrantzitsua den baserri honen pareta bat botatzean dokumentu sinestezin batzuekin topo egin dutela.

 

Agian Borthuzairen blogerako egokiagoa da gai hau baina azkarrago ibili naizenez, nik neuk azalduko dizuet kontua. Ematen duenez XIII. mendean bi jauntxoen artean apostu bat egin zuten. Jauntxo hauek Igartzako Kontea eta Segoviako Priore nagusia izan ziren. Kontua da, Segoviako Prioreak oso gustoko zuela Igartzatik legoa batera zegoen auzo bat eta Igartzako konteak oso gustoko zuela baita ere, Segoviako priorearen neskamea (neska ederra izan behar zuen).

 

Gauzak horrela, apostua martxan jarri zuten eta ez dakit garai hartan kontu bitxi hau modan zegoen edo zer baina apostua pixerreka batekin konpontzea erabaki zuten. Hurrunen pixa egiten zuenak bi sariak eramango zituen eta horrelaxe egin zuten. Ematen duenez, Prioreak presio ederra zuen bere maskurian eta apostua irabazi zuen. Emaitza, auzoa eta neskamea Priorearentzat.

 

Kontua da, kontu hau ahanzturaren zuloan erori zela baina aurreko astean, Dolarea baserriko pareta santu hori botatzean istori hau frogatzen duten dokumentuak topatu dituzte eta historiatzaile ezberdinen arabera, balio legala omen dute. Dokumentuen arabera auzo hori Segoviaren zati izatera igaro beharko litzateke eta gaur egun auzo horrek garai batean imaginatu ezingo lukeen garrantzia du. Auzoaren izena Iurre da eta gaur egun Arcelor Mittal edo Carrefour bezalako multinazionalak daude bertan.

 

Esan bezala, mundu osoko historiatzaileak erakarri dituen kontua dugu hau eta beste batzuen artean,  Leonard W. Morgan britainiarraren adierazpen hauek aurkitu ditzakegu sarean.

 

 

Politikoki ere izugarrizko iskanbila sortu du kontu honek azken bi egunetan eta Eusko Jaurlaritza eta Gaztela Leongo Gobernuaren arteko borroka ere izugarria izaten ari da. Carrefourrek ez du oraindik adierazpenik egin baina Mittaleko ordezkaria den Rasdhan Ramamhurtïk egin ditu bereak. Ematen duenez oso arduratuta daude gaiarekin.

 

 

Hurrengo egunetan gaia argitzen joango denaren itxaropena dut bai nik eta baita Iurreko biztanleak ere egun batetik bestera euskaldun izatetik segoviar izatera igaro bait daizteke eta. Nola amaituko ote da gai hau?


Utzi iruzkina: