Kategoria: iurre
Beasaingo Dolarea baserriaren berritze lanak aurrera doaz eta dagoeneko hurrengo urterako lau izarreko hotel bat izango denaren gune ezberdinak forma hartzen ari dira. Kontua da, bere garaian garrantzia asko izan zuen eta Igartzako multzo historikoko zati garrantzitsua den baserri honen pareta bat botatzean dokumentu sinestezin batzuekin topo egin dutela. Agian Borthuzairen blogerako egokiagoa da gai hau baina azkarrago ibili naizenez, nik neuk azalduko dizuet kontua. Ematen duenez XIII. mendean bi jauntxoen artean apostu bat egin zuten. Jauntxo hauek Igartzako Kontea eta Segovi...