Argazki rallya Mariaratzen

Mariaratzeko ingurunean egiten ari diren triskantza dokumentatze aldera, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanatik ekimen berri bat jarri dugu abian.



Datorren larunbata 28an, goizeko 11etan Beasaingo Zubimuzutik aterata Mariaratzeko ingurunera abiatuko gara eta gure argazki eta bideo kamerak erabiliz argazki rallya antolatu dugu.

Harturiko argazkiekin erakusketa prestatuko dugu Ordiziako festetarako eta argazkirik adierazgarrienari legezko afari parea izango ditu opari gisa.

Beraz, animatu, prestatu zuen memori txartel eta bideo zintak eta ekin lanari!!



Utzi iruzkina: