Kategoria: argazki
Iruñeko Katakraken erakusleihoari ateratako argazkiarekin irabazi du 500 euroko erosketa bonoa. Halaber, lehiaketan parte hartzeagatik zozketa bidez banaturiko 100 euroko erosketa bono bana irabazi dute Javier Oderiz, Fatima de Miguel eta Eider Romanek. Euskararen Paparazziak argazki lehiaketa maiatzaren 12tik 25era bitartean egin da eta epe horretan 97 argazki jaso dituzte antolatzaileek. Lehiaketaren helburua saltokietan euskararen erabilera handitzeko eman diren urratsak bezeroei eta herritarrei ikustaraztea izan da eta, horretarako, parte-hartzaileei lan oso sinplea proposatu...
“Euskara Merkataritzara” planeko udalek (Berriobeiti, Berriozar, Oltza Zendea, Antsoain, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrabia, Uharte, Aranguren eta Gares), Karrikiri Euskara Elkartearekin elkarlanean, euskara, merkataritza eta argazkilaritza uztartzen dituen lehiaketa honetan parte hartzeko deia egiten dugu. LEHIAKETAREN OINARRIAK Parte-hartzaileek Iruñerriko eta Garesko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei argazkiak atera eta WhatsApp edo Telegram aplikazioen bidez bidali beharko dituzte antolakuntzak emandako telefono zenba...
Bost urte pasa dira lehen JAZPANA! Fest jaialdia antolatu genuela. Urte hartan (2009a zen), lau lagunek osatzen genuen lan taldea eta beste hamar bolondresen laguntzarekin atera genuen aurrera. Indartsu hasi ginen eta We Are Standard edo Capsula bezalako taldez gozatzeko aukera izan genuen eta kontzertu gau bakarra proposatu genuen beste hainbat ekintza paraleloez gain. Denbora pasa da eta gauzak asko aldatu dira egun hartatik. JAZPANA! Kultur Elkartea sortu genuen lau laguneko lan taldea hamaika laguneko lan taldean bilakatu da (70 bolondresetik gora mugitzen dugu gaur egun). Kontzertu ga...
Ez naiz oso kanpaina zale. Ekimen sendoagoak ditut gogokoago. Baina lantzean behin kanpaina xumeak erakargarri suertatzen zaizkit. Eta, kasu honetan, horrela izan da. Lehiaketa xumea, lau sosekin eginda, baina polita, indartsua. Gentalha do Pichel zentroan mamitu da ideia. Haikuak egitea argazkien bidez. Eta emaitzak ikusgarriak. Hona hemen hiru adibide:
Hona hemen Topaguneak ateratako hainbat argazki.
Ataunen urriaren 3an ospatu zen argazki rallyaren sari banaketa izan zen larunbatean herri antzokian. Irabazlea Juan Mari Ibarzabal azpeitiarra izan genuen. Bigarren saria Iñigo Ricorentzat izan zen eta lehen ataundarrarena Andoni Aizpuruak jaso zuen. Partaidetza zabala izan du Rallyak 43 partaideekin aurtengoan 4 gaietan sailkatzen zelarik sariketa: Lehioak, gorria, iturriak eta gai librea.Egun gutxi barru ikusgai izango ditugu udaleko web orrialdean saridun izan diren argazkiak. Zorionak irabazleei eta mila esker partaide guztiei.
Kaixo guztioi, egun on. Atzoko eskolan egin genituen taldeak halakoren batean, eta baita gaiak esleitu (zoritxarrez galtzaile atera ziren gaiak kontsentsuz esleitzearen aldekoak) eta aurkezpenen ordena finkatu ere.Hona informazio zehatzagoa: 1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de Imaz, Arrate Gonzalez eta Asier Rekalde: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan. Azaroak 162. aurkezpena: Iñigo Segui, Ibai Azpeitia, Aitor Bereziartu eta Aritz Meoki: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak. Azaroak 183. aurkezpena: Izar Otter, Leire Gonzále...
Argazki pare hau, bata Gasteizen egin genuen lehenengo klaseko afarian ateratakoa da, beti ere umorea galdu gabe! Bigarrena berriz, Azpeitian, juergan genbiltzala zapaturoko lez, Txarrantxa tabernan ateratakoa...
Top 10 Argazki asko atera ohi ditugu oporretara joaten garan bakoitzean. Baina... ez dira oso profesionalak. Oso ohikoak baizik. Hemen emango dizkizuet gomendio batzuk, pauso erraz batzuetan argazki horiek mejoratzeko. Aukeratu: Ez izan beldurrik argazki asko ateratzeko. Baian beti gauza edo detalle txikitan fijatu. Ez atera argazki orokorrak. Originala izan: Tokia argazki askotan irten bada; leku, angulo edo argiztapen desberdinekin erretratatu. Ez izan ohikoa. Ez atera bakarrik turistikoa dena. Ez atera bakarrik "prestatutako" argazkiak. Izan ere, beti daude turistentzat prestatu gabeko...
Mariaratzeko ingurunean egiten ari diren triskantza dokumentatze aldera, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanatik ekimen berri bat jarri dugu abian.Datorren larunbata 28an, goizeko 11etan Beasaingo Zubimuzutik aterata Mariaratzeko ingurunera abiatuko gara eta gure argazki eta bideo kamerak erabiliz argazki rallya antolatu dugu.Harturiko argazkiekin erakusketa prestatuko dugu Ordiziako festetarako eta argazkirik adierazgarrienari legezko afari parea izango ditu opari gisa.Beraz, animatu, prestatu zuen memori txartel eta bideo zintak eta ekin lanari!!
Argazkiak birdoitzeko aplikazioa da Adobe Ligthroom© Aplikazio hau gimp-ekin batera, ezinbesteko aplikazioa dela iruditzen zait argazkiak birmoldatzek. RAW formatuan ateratako argazkia hartu, eta argazkiak errebelatzeko laborategietan lez, digitalki errebelatu gabeko argazkiak ikutu ditzakegu. Argi gehiago, kontraste gehiago, gutxiago, saturazioa, zuri balantzea, etb. eman diezaiokegu. Aplikazio honek akats bat du, ez dela software librea. Beno zer egingo diogu ba ... Informazio gehiago nahi baduzu ikusi ondorengo estekak: http://www.photoshopsupport.com/lightroom/tutorials.html [inge...
[1]Aiurri aldizkarian argitaratu dute Asteasuko I. argazkilaritza rallyko emaitzak. Azkenik, honako hau izan da sailkapena: Iyuya Urrutia Aitor Regillaga Andoni Barandiaran Egia esan behar bada, artikuluak ez du gauza handirik esaten baina bueno, irakurri nahi duenak hemen du [2] albisterako esteka. http://www.aiurri.com http://www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=3697
Pasa den larunbatean Asteasuko I. argazkilaritza rally-an hartu dut parte. Horrelako "berengenal" batean sartzen nahizen lehenego aldia da. Asteasura iritsi nintzenean ez nekien nun aurkeztu behar nintzen. Herritik pare bat buelta eman eta gero, Kultur etxeko liburutegian sartu nintzen egin beharrekoaz enteratzeko. Gai librea zen! Ni gaiaren zain nengoen eta kk. Bueno nahi genituen argazki guztiak atera eta 13:00ta baino lehenago entregatu behar ziren. Antolatzaileak bere ordenagailura bolkatu eta Azaroak 5 baino lehenago Tolosako Karlis argazki dendara eraman behar ditu erreportaia horreta...
41 herrialdetako 162 argazkilariren 808 argazki, 8 erakusgelatan banatuta. 83.044 argazkitik 177 aukeratuak World Press Photo lehiaketarako.Datu zaparrada hau "Periscopio, una mirada al fotoperiodismo" delakoari dagokio. Argazki Kazetaritza interesatzen bazaizue, gaurtik aurrera, eta abenduaren 3a bitartean, Gasteizen bisita interesgarri bat egiteko aukera duzue.Informazio gehiagorako: periscopiovitoria.com