Ikus-entzunezko hedabideen historia: mugarri nagusiak (I)

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2009-09-29 07:58
13

Kaixo guztioi, egun on. Atzoko eskolan egin genituen taldeak halakoren batean, eta baita gaiak esleitu (zoritxarrez galtzaile atera ziren gaiak kontsentsuz esleitzearen aldekoak) eta aurkezpenen ordena finkatu ere.
Hona informazio zehatzagoa:

•  1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de Imaz, Arrate Gonzalez eta Asier Rekalde: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan. Azaroak 16
• 2. aurkezpena: Iñigo Segui, Ibai Azpeitia, Aitor Bereziartu eta Aritz Meoki: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak. Azaroak 18
• 3. aurkezpena: Izar Otter, Leire González eta Marta Prol: Ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (arautu gabeko hastapenetatik araudi zentralizatuetara, estatuen zentralizazio eta erregulazio politiketatik liberalizazio prozesuetara). Azaroak 23
• 4. aurkezpena: Aiala Albarran, Mikel de la Fuente, Jon Ituarte eta Peio Madrid: Ikus-entzunezko hedabideetan egun gailentzen ari diren teknologiak. Azaroak 25
• 5. aurkezpena: Oihan Vitoria, Kepa Matxain, Joxe Artetxe, Jokin Uribeetxeberria: Ikus-entzunezko hedabideetan Interneten sorrerara arte izaniko aro nagusiak (irratiaren aroa eta telebistaren aroa). Azaroak 30
• 6. aurkezpena: Eli Agirre, Maialen Regueiro, Maialen Torres: Egungo ikus-entzunezkoen munduko aktore eta eragile nagusiak (telefono konpainiak, sareko enpresak, ohiko hedabideak). Abenduak 2
• 7. aurkezpena: Miren Ormazabal, Ariane Irazusta, Ane Jauregi, Iñigo Calleja: Komunikabideetan (telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista) izaniko aldaketen eragin kultural, politiko eta ekonomikoak. Abenduak 9
• 8. aurkezpena: Natalia Alustiza, Ander Bolibar, Itxaso Frau, Olatz Artola: Masa-gizartearen sorrera-garaian komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak: telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista. Abenduak 14
• 9. aurkezpena: Mikel Iraola, Izarne Olano, Aitziber Onaindia, Ainhoa Zabarte: Liberalizazio-prozesuen ondoriozko ugaritasunak ikus-entzunezko hedabideen ekosisteman izaniko eragina (ikus-entzuleria tasetan, ekonomian eta produktuetan). Abenduak 16

Horiek egiteaz gain, ikus-entzunezko hedabideen historiako mugarri nagusi batzuk identifikatu genituen, zuen dedukzioetatik, informazio-bilaketetatik eta ikusitako bi bideoetatik abiatuta. Hona bi bideoak:

Kontuak kontu, atzo deskontestualizatu antzean aztertu genituen mugarriok, bakoitzari buruzko informazio-printza bakanduak jasota. Bihar denak batera aipatuko ditugu, segida logikoa zein izan zen aztertu eta asmakizunak euren ingurumaria historikoan kokatze aldera. Hona, bada, atzo aipaturiko mugarriok: telegrafoa, fotograbatua, telefonoa, irratia, soinua lantzeko gailuak (fonografoa, gramofonoa, mikrofonoa), zinematografoa, telebista, satelitea eta Internet. Horietakoren bat aukeratzekotan, zein hautatuko zenukete zuek? Eta zergatik? Saiatu mesedez zuen erantzuna arrazoitzen, eta ea bloga denon artean elikatuz goazen.
Gogoratu, bestalde, aste honetako ordu ez-presentzialetako bi talde-lanari eskaini behar dizkiozuela. Zer moduz biharko estreinako eskema egin (ordubete) eta lehenengo informazio-bilaketa burutzen baduzue (beste ordubete; hasteko, iturri posibleak identifikatzearekin nahiko)?
Bueno, esango didazue... Momentuz, atzoko eskolan aipaturiko harribitxi txiki batekin uzten zaituztet. On egin diezazuela eta bihar arte

Mikel Iraola

Mikel Iraola 2009-09-29 11:37 #1

Kaixo Aitor.
Aipatu duzun moduan, ikus entzunezko hedabide bat aukerau behar dugu. Nire ustez, garrantzitsuena Interneta da. Behar bada, gu bizi garen gizartean, Internetarekin lan egiten ohituta gaude, eta hoberena iruditzen zaio, eta generazio batzuk atzerago jaio den bati beste zerbait. Hala ere, Internetak, zuk aipatu dituzun hedabide guztiak biltzen ditu, argazkiak, bideoak, telefonoa, e-maila... Munduko beste puntan dagoen pertsona batekin hitz egin dezakegu aurrean edukiko bagenu bezala. Sateliteak ere garrantzitsuak dira, baina hori ez dago gure esku, beraz Internetekin geratzen naiz.

Bestalde, hau irakurtzea nahi nuke, eta hurrengo klasean duda azaldu mesedez. Ea irratiaren benetako sortzailea Marconi den:
http://es.answers.yahoo.com/question/index?qid=20080521073857AARLk3W

Besterik gabe, agur!

Ander Bolibar

Ander Bolibar 2009-09-29 12:08 #2

Ez da erraza bat aukeratzea, gehienak segida logikoaren emaitza direlako, hau da, telegrafoa sortzen ez bazen, gaur egun Internet ere ez zen existituko.

Dena dela, pertsonalki bat aukeratzekotan, Mikelekin ados nago, Internet aukeratuko nukeen, gure belaunaldiaren erakusle delako, egunero erabiltzen dudalako eta telegrafo edo irratiaren iraultzak bizi ez bagenitu, Interneten iraultza egunero bizi degulako.

Gainera, internetek ez du aurrekoa ordezkatzen, internetek ez du irratia, telebista edo zinema zapalduko, alderantziz, handitu egingo ditu, guztiok informazio horretara heltzeko ditugun aukerak zabalduz.

PS: Bestalde, kuriosoa Lumiere anaien bideoa, segundu batzuk ikusita neukan, baina osorik inoiz ez.

ariane

ariane 2009-09-29 12:30 #3

Mikelek igo duena irakurri dut, eta uste dut betiko historioa dela. Inbento eta lan bakoitzaren atzean ez da pertsona bakarra egoten, baina batek eraman behar du meritoa ez? Tesla banintz ez nintzateke hainbeste haserretuko, azken finean batak ala besteak sortu, lortu zuten jendeak irratiaz gozatzea, eta hori izan beharko litzateke helburua.

Baina beno, azkenean irratiaren sorkuntzan garrantzi handiagoa dauka zertarako, zergatik, nola eta ze kondiziotan sortu zen, noren eskuak landu zuten jakitea baino.

Bukatzeko, zure galderari nere erantzuna zinea izango litzateke. Arrazoia gustu gauza da, ez beste ezer.

Gero arte,

Ariane Irazusta

Jokin Uribeetxeberria

Jokin Uribeetxeberria 2009-09-29 12:46 #4

Nire kasuan internet aukeratuko nuke aipaturiko mugarrien artean. Izan ere, plataforma honek aukera ugari eskaintzen ditu eta nire iritziz guztietatik erosoena da. Aukera ugari eskaintzen dituela esatean, esan nahi dena da hainbat hedabide biltzen dituela toki berean, telefonoa, irratia, mikrofonoa eta telebista besteak beste.

Kepa Matxain

Kepa Matxain 2009-09-30 00:10 #5

Logikoena da, egia esan, kate horretan azkena dagoena aukeratzea, aurreko guztien emaitza izan ohi baita normalean. Hala ere, eta bat aukeratzea erraza ez den arren, ni irratiarekin geratzen naiz. Arianek esan bezala, gustu kontua da eta niretzat irratiak badu besteek ez duten xarma bat.
Iraultzarik handiena sortu zuena, berriz, telegrafoa edo halakoren bat izango zen. Distantzian komunikazio azkarrik ez egotetik bapatean egotera igaro baitzen...ezerezetik sortzea bezala da.

Miren Ormazabal

Miren Ormazabal 2009-09-30 11:15 #6

Horietatik bat aukeratzekotan, internet aukeratuko nuen ere. Egia da beste ikus-entzunezko hedabideek xarma berezia dutela, azken finean zaharragoak dira eta euren denboretan gizartean inpaktu handia sortu izan zuten. Baina internet beste hedabide guztien garapena izan dela uste dut nik, eta ondorioz, beste guztien ezaugarriak biltzen ditu. Horregatik nahiago dut internet.

Aitor

Aitor 2009-09-30 11:35 #7

Oso ondo, ari gara ikuspuntuak aberasten apurka-apurka, denon artean. Oso interesgarria, adibidez, Mikelek planteatu duen puntua (ea irratiaren sortzailea Marconi izan ote zen benetan). Arratsaldean jorratuko dugu kontu hori... eta beste zenbait. Gero arte, beraz, eta segi horrela parte hartzen

2009-09-30 11:47 #8

Mugarri bat aukeratzekotan Internet aipatuko nuke nik, oso hedabide garrantzitsua bilakatu baita azken hogei urteetan. Izan ere, munduarekin kontaktuan egoteko erabiltzen da;berriak, produktu kulturalak eta bestelako kontuak hedatzeko;informazioa bilatzeko, lan egiteko, dokumentuak bilatzeko, aisiarako...

Hala ere, Keparekin ados nago. Berriak edota musika irrati bidez jasotzeak xarma berezia du, ez dakit zehazki zergatik baina agian entzumenaren bidez soilik jasotzen ditugulako izango da.

Ondo segiii!!

Izarne

Izarne 2009-09-30 11:50 #9

UPPPSSS!!aurreko ni nitzen, Izarne!

Arrate

Arrate 2009-09-30 12:42 #10

Mugarririk garrantzitsuena internet dela uste dut. Izan ere komunikabideek(telebista, irratia, prensa…)hau da, mass mediak , sozialki homogenoagoak izatera bultzatzen gaituzte. Are gehiago monokulturarantz eramaten gaituzte, denok musika bera entzuten dugu, film berdinak ikusten ditugu… eta honen irtenbide argia internet dela uste  dut. Azken honetan ere zentsura geroz eta handiago izan arren.

Natalia Alustiza

Natalia Alustiza 2009-09-30 12:44 #11

Nire ustez garai bakoitzari dagokionez, sortu ziren mugarriak izugarrizko auurerakuntza suposatu zuten. Baina denen artean bat aukeratzekotan, iterneta aukeratuko nuke. Behar bada hoberen ezagutzen dugun mugarria delako edo behintzat, gehien erabiltzen duguna, nire kasuan behintzat. Internetek "munduko ateak" zabaltzen dizigu! Gaur egun oraindik izugarria iruditzen zait. Nire ustez gizartean akdaketa handien sortu duen mugarria da, ez irratiak ez kamerak eta ez telefonoak ez dute internetek elkar  erlazionatzeko eskaintzen dituen aukerak. Gainera, internet mundu barnean ere 1.0tik 2.orako aurrerakuntza mundiala izan da, erabiltzaileei parte hartze ori eskainiz. Hortaz, dudarik gabe, internet aukeratuko nuke.

Ibai Azpeitia

Ibai Azpeitia 2009-10-01 11:08 #12

Kaixo Aitor:

Komunikazio hedabideen historiaren mugarririk nagusiena nire ustetan, beste mugarriei inongo baliorik kendu gabe, Interneta izan da. Honek biltzen baitu ia beste guztiak. Internet esaten dudanean, Informatika esaten dut, Internet Informatikarik gabe ez litzatekelako ezer izango. Internetek beste mugarri gehienak biltzen diuela esaten dudanean zera esan nahi dut: Interneten telebista ikus dezakezu, irratia entzun, pelikulak ikusi, edozein motatako informazioa aurkitu (notiziak, historia...), musika entzun.... Horregatik esaten da "Informazioaren garaian" bizi garela eta hori ez litzateke posible izango Internet gabe, berarekin etorri baita benetako Informazioaren iraultza.

Olatz Artola

Olatz Artola 2009-10-03 18:51 #13

Kaixo,

Mugarri bakoitza garai eta egoera bati dago lotuta, beraz mugarri bat hautatzea zaila egiten zait, bakoitzak bere garrantzia baitauka. Hala ere, gainontzeko mugarri guztien gainetik Telegrafoa eta Interneta ageri direla esango nuke. Telegrafoak komunikazioari ateak zabaldu zizkion, ordurarte distantziara ezin zuren mezuak bidali, horretarako mezulariak zeuden baina telegrafoak horrekin hautsi zuen eta distantzia luzera ere mezuak bidali zitezkeen. Bestalde, Internetak aipatu dituzun mugarri guztiak biltzen ditu. Arratek esan duenarekin ere ados nago, interneten mota ezberdinetako informazioa aurkitu dezakezu eta.

Klase honetarako bildu genuen informazioan ipintzen zuen bezala: Telegrafoaren eragina, egun internetaren eragina bezalakoa da. Honek garbi erakusten du bi mugarri hauen garrantzia.

Utzi iruzkina: