Lehengaia

Komunikazioa, euskara eta beste kontu batzuk

Kaixo guztioi. Denbora dezente igaro da azken post-a idatzi genuenetik. Gauza dezente egin dugu harrezkero: batetik, euskarazko ikus-entzunezko komunikazioaren mugarri nagusiak ezagutu eta lagin batzuk aztertu ditugu (izan zineman, izan telebistan zein irratian); bestetik, ikus-entzunezko esparrua arautzeko eredu batzuk ere ikertu ditugu, eta baita eurei buruz gogoeta egin ere. Mudle plataforman daukazue material guztia.Talde-lanen jarraipena egiten ere badihardugu. Gaur, ebaluazio-irizpideak bergogoratzeaz eta lanaren hezurdurari buruzko argibideak emateaz gain,  7 talderen bide-orria...


Eragile nagusiez

2
lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2010-10-15 08:24

Kaixo guztioi, egun on. Aurreko mezuan klasean ikusitakoaren sintesia eskaini nizuen. Gaur alderantzizko ariketa proposatzen dizuet: zenbait itaun paratuko ditut hemen, eta ahal duenak ahal duena erantzun dezala, bale? Tira, ekin diezaiogun, bada, su-festari:- Atzo esan genuen nola maila mikroan hala maila makroan, eta azken urteotan izaniko paradigma-aldaketa dela tarteko, eragile berriak agertu direla ikus-entzunezkoen munduan. Zeintzuk, maila mikroan? Eta maila makroan?- Fenomeno hori, gainera, ez da soilik Mendebaldean gertatzen ari, mundu zabalean baizik. Gogoratzen duzue Leire Goñiren...


Kaixo guztioi. Internetek eragindako iraultzari buruzko bideoa ikusiz ekin diogu gaurko eskolari; media convergence bideoa bistaratu dugu hurrena, eta, lehen ordua amaitzeko, Internetek TBaren kontsumoan eragindako aldaketez diharduen beste klip bat izan dugu azkenik. Hiru bideoak Mudle plataforman dituzue ikusgai, Interneten eragina ikus-entzunezkoetan blokean. Izen bereko karpetan, berriz, hiru input gehiago (material idatzi osagarria), gaian sakondu gura duenarentzat.Solasaldia izan dugu hurrena, ordu arte ikusitakoari buruz. Hona, sintetizaturik, bertan atera diren ideiak:All at once-ar...


Kaixo guztioi. Berri garrantzitsu batekin hasi dugu gaurko eskola: datorren asteazkenetik (urriak 13) aurrera, N.3.6 ikasgela izango da zuen gela. Onerako aldaketa da, gela horretan erosoago sartuko baitzarete.Gainerakoan, ikus-entzunezkoen mugarri nagusi batzuei buruzko 5 klip txikitxo ikusiz pasa dugu lehen ordua (telefonoen garapenari buruzkoa lehena, irratiari buruzkoa bigarrena, zinemari buruzkoa hirugarrena, telebistari buruzkoa laugarrena eta Interneti buruzkoa azkena; Mudle plataforman jarri ditut berauen linkak, Mugarri Nagusiak izeneko karpetan). Hona beste bideo interesgarri bat,...


Mugarri na

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2010-10-07 22:05


Kaixo guztioi, arratsalde on. Asteleheneko eskolan ikasgaiaren ebaluazio-irizpideak modu xeheagoan aztertu genituen, eta baita talde lana egiteko jarraitu beharreko pausoei eta testuan aipuak egiteko+bibliografia emateko moduei buruzko informazioa jaso ere; horrez gain, talde-lanen aurkezpenen datak ere finkatu genituen. Honela geratu ziren kontuak:- Azaroak 18:masa gizartearen sorreratik Interneten jaiotzara komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak I: telegrafoa, telefonoa (Lander Diego, Aitana Duque eta Itsaso Etxebarria).masa gizartearen sorreratik Interneten jaiotzara komunik...


Talde-lanak abian

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2010-09-24 22:18

Kaixo berriro denoi. Gaur gelako ordezkari berriak izendatuta ekin diogu eskolari: Odei Esnaola eta Maider Juaristi, hain zuzen ere.Gainerakoan, dagoeneko Mudle plataforman eskuragai duzuen ikasgaiaren gida aztertzen eman dugu klasearen zati handi bat (eman lehenbailehen izena Mudleko ikasgai honetan). Garrantzitsua da gida patxadaz irakurtzea, hori izango delako lauhileko honetako zuen bidaia-orria: hor ageri dira ikasgaiaren helburuak, jorratuko diren konpetentziak, ebaluazio-irizpideak, ikasgaiaren tenporalizazioa eta beste zenbait kontu jakingarri.(Itaun bat baino ez, honenbestez: zalan...


Kaixo guztioi, arratsalde on. Abiatu da ikasturtea eta baita gure ikasgaia ere, Ikus-entzunezko hedabideen historia. Aro digitalean bizi garenez, geuk ere tresna digitalak baliatuko ditugu bertan: batetik, Mudle plataforma, hainbat artxibo partekatzeko (bertan zintzilikatu dut dagoeneko ikasgaiaren gida); bestetik, blog hau, klase bakoitzaren ostean sor litezkeen zalantzak argitu, erreferentziak bistaratu eta ikasleen eta irakasleen arteko feed-back-a bermatzeko. Lanei, datei eta enparauei buruzko oharrak ere agertuko dira blogean.Ikasgaiaren gidan ageri den moduan, blogean parte hart...


Banakako lanak

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2009-12-19 11:16

Kaixo guztioi. Azken eskolan esaniko moduan, honela geratu dira banakako lanak:    * 1. gaia: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan: Ibai Azpeitia, Izar Otter, Aiala Albarran eta Oihan Vitoria    * 2. gaia: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak: Mikel Hernandez, Leire Gonzalez, Mikel de la Fuente eta Kepa Matxain    * 3. gaia: Ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (arautu gabeko hastapenetatik araudi zentralizatuetara, estatuen zentralizazio eta erregulazio politiketatik liberalizazio proze...


Kaixo guztioi, eguerdi on. Uste nuen gaur hor zuekin izango nintzela... baina medikuak goizegi dela eta oraindik geldirik egon beharra daukadala dio: 23 arratsalderako eman dit txanda; espero dut orduan bai, orduan senda-agiria jasoko dudala. Hona, beraz, zelan geratzen den aurkezpen egutegia (adi datei, aldaketak daude-eta; lehenengo bi aurkezpenak gaur bertan egingo dituzue; Bea izango da hor eta grabatu egingo dira aurkezpen biak; nik datorren asteazkenean emango dizkizuet gaurko eta asteleheneko aurkezpenen feed-backa):    * 1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de...


lehengaia 1456150995227

HUHEZIn Komunikazio ikasketak egiten ari diren ikasleekin batera hezkuntza-komunitate txikitxo bat osatzea da blog honen helburua: haiei azterketen eta lanen berri ematea, ikasgaien gorabeherak azaldu eta artikulu eta lotura interesgarriak eskaintzea, eta, haien ekarpen eta iritziak aintzat hartuta, denon artean apurka-apurka ezagutza eraikitzen joatea. Aitor Zuberogoitia deitzen naiz. Etxebarrian jaio nintzen 1972an, Markina-Xemeinen hazi eta ikasi, Bilbon 20 urtez bizi eta Durangora egokitzen ari naiz gaur egun. Durangon bizi arren, Eskoriatzan ematen dut eguna, HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea). Aspaldidanik nabil komunikazio munduan: Argia, Egunkaria, Aizu! eta Bilbo Hiria Irratia hedabideetan lan egindakoa eta beste hainbatetan kolaboratutakoa naiz. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan ere ibili nintzen garai batean, Hedabide Saileko sustatzaile modura, eta baita Euskal Idazleen Elkartean ere. Gaur egun, esandako moduan, HUHEZIn dihardut beharrean, bertako Komunikazioa jakintza-arloa koordinatzen.