Kategoria: aurkezpen
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu. Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez. Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF. KANPAI...
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...
Jarri euskararen aldeko irudia zure etxeko atari, leiho, balkoi, denda, taberna, gaztetxe, ludoteka, bulego, lantoki, kultur etxe zein karrikan. Horixe da Karrikiri elkarteak abenduaren 3ko euskararen egunera begira egin duen deia. Kartelak elkartearen Iruñeko Xabier karrikako Euskal Dendan jaso daitezke. Topaguneak atondu du afixa, “Euskarak 365 egun” kanpainaren harira.Abenduaren 30ean, kultur ekitaldiaIruñean, makrozubi forala dela eta, kanpainako ekitaldia abenduaren 3an egin ordez azaroaren 30ean eginen dute, Burgoen plazan. Ekimena Zaldiko Maldiko...
animatu 3.Euskararen Ginkanan parte hartzera! Euskararen ginkana Egin beharrekoa: 4-6 laguneko taldea osatu www.euskararenginkana.net orrialdean izen-emate formularioa bete eta zuen taldea aurkeztu bideo labur batean (mugikorrarekin grabatu daiteke!) Abeduaren 3an hasita, internet bidez astero proposatuko diren probak burutu. (6 aste, 6 proba) Puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak finalera pasako dira: Urtarrilaren 25ean Donostiako San Telmo museoan. Finaleko probak irabazten dituen taldeak eramango du sari nagusia: 3.000 euro euskararen aldeko proiektu bat...
Kaixo Mintzakide!Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako asteburu pasa eder bat antolatu dute abenduaren hasierarako.Udaberrian 50 mintzalagun inguru elkartu ziren Etxalarren, eta joateko aukerarik izan ez bazenuten, hemen daukazue aukera berri bat! Eta berriz joan nahi baduzue, zer esanik ez!Plan ederra, ezta?
Kaixo lagun: Azaroaren 8an, ortziralea, Solaslaguna programaren aurkezpen merendua eginen dugu Donezteben, Malerrekako Mankomunitatean, 19:30ean. Proiektu honen helburua zonaldeko euskararen erabilerari bultzada bat ematea da. Horretarako, euskaraz solastatzeko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solastatzen direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Erran beharrik ez dago parte-hartzea erabat debaldekoa dela. Malerrekako, Bortzirietako eta Baztango Solaslaguna 2007an sortu zen. Programa honetan parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, gehiagotan erabiltzen ...
Kaixo lagun: Gure proiektuan parte hartu nahi baduzu edo bertzerik gabe gehiago informatu nahi baduzu, eginen den aurkezpen solasaldira eta ondorengo luntxera gonbidatu nahi zaitugu, Bortzirietako Euskaltegiko Matxinbeltzenea egoitzan, Lesakan, urriaren 18an, ortziralea, arratsaldeko 19:00etan. Hau aitzinerat ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun zaharrena eta baita euskaldun berriena ere. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
Jada irailean, komunikazio kanpainarekin hasi ginen, kartelak, esku-orriak, elkarrizketak, aurkezpenak... Aitzineko urtean parte hartutakoen testigantzak ere izan genituen. Beraien ahoz aditu ahal izan genenuen egitasmo honetan izandako esperientziaren berri. Oraindik ere apuntatzeko aukera badago, hau ez da sekula akitzen, beraz, egitasmoan parte hartu nahi baduzu, Baztango, Bortzirietako edo Malerrekako euskaltegietatik edo mankomunitatetik pasatu eta eman zure izena. Honako helbide eta telefonoetan ere gurekin harremantan jartzen ahal zara: Mugikorra: 610920673 E.posta: sola...
Kaixo guztioi. Denbora dezente igaro da azken post-a idatzi genuenetik. Gauza dezente egin dugu harrezkero: batetik, euskarazko ikus-entzunezko komunikazioaren mugarri nagusiak ezagutu eta lagin batzuk aztertu ditugu (izan zineman, izan telebistan zein irratian); bestetik, ikus-entzunezko esparrua arautzeko eredu batzuk ere ikertu ditugu, eta baita eurei buruz gogoeta egin ere. Mudle plataforman daukazue material guztia.Talde-lanen jarraipena egiten ere badihardugu. Gaur, ebaluazio-irizpideak bergogoratzeaz eta lanaren hezurdurari buruzko argibideak emateaz gain, 7 talderen bide-orria...
Kaixo guztioi, arratsalde on. Asteleheneko eskolan ikasgaiaren ebaluazio-irizpideak modu xeheagoan aztertu genituen, eta baita talde lana egiteko jarraitu beharreko pausoei eta testuan aipuak egiteko+bibliografia emateko moduei buruzko informazioa jaso ere; horrez gain, talde-lanen aurkezpenen datak ere finkatu genituen. Honela geratu ziren kontuak:- Azaroak 18:masa gizartearen sorreratik Interneten jaiotzara komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak I: telegrafoa, telefonoa (Lander Diego, Aitana Duque eta Itsaso Etxebarria).masa gizartearen sorreratik Interneten jaiotzara komunik...
Atzo Zaldiko Maldiko elkartean egindako aurkezpen ekitaldiaren argazkiak dituzue hemen. Oso giro ona sortu zen Mintzakiden parte hartzen dutenen artean. Mila esker joan zineten guztiei eta Zaldiko Maldiko elkarteari.
Kaixo guztioi, egun on. Zer moduz doa talde-lanen prestaketa?Tira, nik pare bat albiste emateko idatzi dizuet:- Atzo eguerdian medikuarenean izan nintzen eta beste astebete etxean geratzeko agindu dit. Datorren astelehenerako eman dit txanda, 15:10erako (Bilbon). Horrek esan gura du oso larri ibiliko naizela 16:30erako Eskoriatzara iristeko (txanda itxaron, erradiografiak atera, medikuarenera joan berriro...). Ondo bidean, dena dela, egun horretan bertan emango dit senda-agiria (hori espero dut behintzat; astelehen arratsaldean bertan baieztatuko dizuet hori, e-posta bidez).- Zer gertatzen ...
Aste honetan zehar ondorengo lekuetan egonen dira aurkezpen hitzaldiak:Gaur, urriak 13 Barañaingo Sahats euskaltegian arratsaldeko 20:00etan.Bihar, urriak 14 Iruñeko Hizkuntz Eskolan goizeko 10:00etan.Urriak 15 Berriozarko Musika Eskolan 19:00etan.Urriak 16 Burlatako Kultur Etxean 19:00etan.Izena emateko epea:Urriak 1-Urriak 20Izena emateko tokiak: Antsoain: Euskararen Aldeko Patronatua.Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua.Atarrabia: Karrikaluze elkartea.Barañain: Sahats euskaltegia.Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua.Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua....
Kaixo lagunak! Ni Bingen naz, zarauztarra, 17 urte ta kirolzalia. Nere faborituak futbola, bere deribadok ( futbol sala, indoor, hondartzakua...) ta ajedreza dia (deporte bezela hartzeik badao..). Nere gañontzeko hobbien tarten, etxian sofan etzanda, baso bat esne hartzen telebista ikustia da. Nere serie faborituak One tree hill, conan detektibea, goenkale, smallville, dragoi bola... Peliyak ikustia re gustatze zait, gehienbat ameriknok, komo american pie, chicas malas, holako txoakeik. En fin...hemen nao eskolan aspere asper inda, inforreko lan kk hau iten ta ostirala danez ta azterketak ...
Ostiral honetan, hilak 9, Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egingo dugu Matxintxu Aek-ko Euskaltegian (Ramón y Cajal 8). Gaueko 20:00etan hitzaldi laburrarekin hasi eta ondoren pintxo-poteoa egingo dugu, Bordatxotik abiatuta eta Deustualdeko tabernetan barrena. Honekin, egitasmoa azaldu eta taldetxoetan parte hartuko duzuenoi zuen mintzakideak ezagutzeko aukera sortzea espero dugu. Ostiralera arte!