Aurkezpenen datak eta beste

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2010-09-28 14:02

Kaixo guztioi, arratsalde on. Asteleheneko eskolan ikasgaiaren ebaluazio-irizpideak modu xeheagoan aztertu genituen, eta baita talde lana egiteko jarraitu beharreko pausoei eta testuan aipuak egiteko+bibliografia emateko moduei buruzko informazioa jaso ere; horrez gain, talde-lanen aurkezpenen datak ere finkatu genituen. Honela geratu ziren kontuak:

- Azaroak 18:

  • masa gizartearen sorreratik Interneten jaiotzara komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak I: telegrafoa, telefonoa (Lander Diego, Aitana Duque eta Itsaso Etxebarria).
  • masa gizartearen sorreratik Interneten jaiotzara komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak II: argazki makina, zinematografoa (Ander Larrea, Garazi Lertxundi eta Andrea Lopetegi)
- Azaroak 19:
  • aldaketa teknologikoen ondorioz ikus-entzunezko hedabideetan Interneten sorrerara arte izaniko aro nagusiak (irratiaren aroa eta TBarena) (Beñat Flores, Amaia Garate eta Ainhoa Garcia).
  • aldaketa teknologikoen eragin kultural, politiko eta ekonomikoak (Julene Lopez, Imanol Luque eta Asier Neketan)
- Azaroak 25:
  • Internet sarearen sorrera eta bilakaera (2.0ra arte) (Yasne Salegi, Luken Soto, Manex Zabala, Janire Zubizarreta)
  • Internetek ikus-entzunezko hedabideetan izaniko eragina (Amaia Beldarrain, Imanol Beloki eta Laida Beristain).
- Azaroak 26:
  • Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak I: irratia (Markel Goikoetxea, Jon Ituarte eta Beñat Irazu)
  • Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak II: telebista (Odei Esnaola, Mikel Fernandez eta Eneritz Fernandez).
- Abenduak 2:
  • Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak III: zinema (Marino Pardo, Jessica Quintana, Maite Solabarria).
  • ikus-entzunezko hedabideetan egun gailentzen ari diren teknologiak (Maider Juaristi, Naia Laka eta Ander Larrañaga).
- Abenduak 3:
  • teknologia horien atzean dauden aktore nagusiak (telefono konpainiak, sareko enpresak, ohiko hedabideak) (Lander Arregi, Maria Aierbe eta Nerea Azkarate)
  • ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (Aiala Albarran, Jone Albeniz, Laida Aranburu eta Peru Arana).
- Abenduak 9:
  • liberalizazio-prozesuen ondoriozko ugaritasunak ikus-entzunezko hedabideen ekosisteman izaniko eragina (ikus-entzuleria tasetan, ekonomian eta produktuetan) (Itsasne Bermudez, Iñaki Cacho eta Ruben Cuesta).
Hurrengo eskola ostiralean izango dugu (Komunikazioaren Teoria izango duzue ostegunean 14:00etatik 16:00etara), ohiko orduan. Gogoratu ordurako zertzuk lan egin behar dituzuen:
1.- Zentratu zuen gaia, nondik helduko diozuen erabaki, enbor nagusia identifikatu eta azpiadarrak zehaztu.
2.- Identifikatu, halaber, gai hori jorratzeko 4 iturri erreferentzialenak.
3.- Last but not least, bilatu telegrafoari eta telefonoari buruzko informazioa.

Ondo segi eta ostiralera arte, beraz



Utzi iruzkina: