Aste berdearen atarikoak

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2010-11-04 18:31

Kaixo guztioi. Denbora dezente igaro da azken post-a idatzi genuenetik. Gauza dezente egin dugu harrezkero: batetik, euskarazko ikus-entzunezko komunikazioaren mugarri nagusiak ezagutu eta lagin batzuk aztertu ditugu (izan zineman, izan telebistan zein irratian); bestetik, ikus-entzunezko esparrua arautzeko eredu batzuk ere ikertu ditugu, eta baita eurei buruz gogoeta egin ere. Mudle plataforman daukazue material guztia.

Talde-lanen jarraipena egiten ere badihardugu. Gaur, ebaluazio-irizpideak bergogoratzeaz eta lanaren hezurdurari buruzko argibideak emateaz gain,  7 talderen bide-orria aztertu dugu, eta bihar gainerako 6 taldeen txanda izango da. Gogoratu ardatz hauen inguruan gogoeta egitea dagokizuela:

- Zelan fokatu dugu lana?
- Zer topatu dugu (4 iturri nagusiak)?
- Zein da lanaren aurkibidea/hezurdura?
- Zelan antolatuko gara lana benetako talde-lana izan dadin eta beronen kohesioa berma dezagun?

Ez ahaztu, horrez gain, idatzizko lana aurkezteko epea abenduaren 17ra arte atzeratu dugula. Abenduaren 10, 16 eta 17ko eskolak, berriz, lan hori amaitzeko balia ditzakezue.

Biharko egunari dagokionez, lehenengo ordua azken sei taldeen argibideak entzuten eta haiei feed-back-a ematen igaroko ditugu. Bigarren orduan, aldiz, hurrengo asteko aste berdearen egitaraua azalduko dugu estreina, eta jarraipen-bilera prestatzeko denbora izango duzue hurrena.

Bihar arte, beraz



Utzi iruzkina: