AURKEZPEN MERENDUA DONEZTEBEN
Kaixo lagun:
Azaroaren 8an, ortziralea, Solaslaguna programaren aurkezpen merendua eginen dugu Donezteben, Malerrekako Mankomunitatean, 19:30ean.
Proiektu honen helburua zonaldeko euskararen erabilerari bultzada bat ematea da. Horretarako, euskaraz solastatzeko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solastatzen direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Erran beharrik ez dago parte-hartzea erabat debaldekoa dela.
Malerrekako, Bortzirietako eta Baztango Solaslaguna 2007an sortu zen. Programa honetan parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, gehiagotan erabiltzen dute eta ongi pasatzen dute, saioetan oso gustura egoten direla aipatzen dute. Aurkezpenean emitituko dugun argazki bilduma xumean ikusi ahalko dugu hori. Bertan, Malerrekako eta bertze hainbat solaslagunek parte hartutako saio osagarrien argazkiak ikusi ahalko baititugu. Eta sorpresa gehiago ere izanen ditugu bertan!!
Hau aitzinerat ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun zaharrena eta baita euskaldun berriena ere.
Beraz, proiektuan parte hartu nahi baduzu edo bertzerik gabe gehiago informatu nahi baduzu, eginen den aurkezpen hitzaldira eta ondorengo merendura gonbidatu nahi zaitugu!
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: